Politika
Osoko bilkura
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Oposizio osoak bat egin du Rafael Catalaren aurka, eta Estatuko fiskal nagusia eta Ustelkeriaren aurkakoa kargugabetzea eskatu du.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Diputatuen Kongresuak gaitzetsi egin du Rafael Catala Espainiako Gobernuko Justizia ministroa, eta Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusia eta Manuel Moix Ustelkeriaren aurkakoa kargugabetzea eskatu du.
Mozioa Isabel Rodriguez sozialistak aurkeztu du, eta oposizioko alderdi guztiek babestu dute, PPk eta haren hauteskunde aliatuek (UPN eta Foro Asturias) izan ezik.
Oposizioak testuan gogorarazi duenez, Catalak erantzukizun “zuzena” du aipatutako fiskalen izendapenean, eta “esku hartu” du hainbat auzi judizialetan.
Gainera, haren ekintzek herritarren konfiantza “urratu” dutela eta Fiskaltzako kideek lana “zaildu” egin dutela gaineratu du.
Halaber, mozioak dei egin dio Espainiako Gobernuari Maza eta Moix kargutik kentzeko, “zeregina behin eta berriro larriki ez betetzeagatik”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa