19:05

Politika

PP-ren finantzazio irregularra

PP ikertuko duen batzordea adostu dute popularrek eta sozialistek

Agentziak | Erredakzioa

Podemosek eta Ciudadanosek salatu dute akordio horren bidez bi alderdientzat ezerosoa den ikerketa batzordea kontrolatzea lortu dutela PPk eta PSOEk.

  • Mariano Rajoy eta Rafael Hernando Kongresuan. Argazkia: EFE

    Mariano Rajoy eta Rafael Hernando Kongresuan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PPk eta PSOEk adostuta, Pedro Quevedo Nueva Canarias taldeko diputatua izango da Alderdi Popularraren ustezko finantzazio irregularra ikertuko duen batzordeko presidentea; Coalicion Canaria taldeko Ana Oramasek, berriz, banku erreskateari buruzko ikerketa-batzordea zuzenduko du.

Miguel Gutierrez Ciudadanoseko parlamentariak baieztatu du berria, arratsalde honetan gainerako taldeetako bozeramaileekin egindako bileraren ondotik.

Podemosek eta Ciudadanosek gogor kritikatu dute akordioa eta “azpijokoa” izan dela ohartarazi dute, ikerketa batzorde horien presidentziak euren esku ez uzteko.

Gutierrezen esanetan, PPk eta PSOEk alderdi txikienak “erabili” egin dituzte, popularrentzat nahiz sozialistentzat ezerosoak diren bi batzordeak kontrolpean izateko.

Irene Montero Unidos Podemoseko bozeramaileak salatu du Alderdi Popularra eta Alderdi Sozialista aipatu batzordearen eratzea atzeratzen aritu direla eta araudia aldatu dutela, presidentzia alderdi morearen esku ez uzteko.

Nolanahi ere, Podemosek berretsi egin du Txema Guijarro aurkeztuko duela PP ikertuko duen batzordearen presidentegai gisa; Ciudadanosek, berriz, Jose Ignacio Prendes aurkeztuko du banku erreskatearen ikerketa batzordea zuzentzeko hautagaitzat.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena