Politika
KONGRESUA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kongresuan egin ditu adierazpenok Rajoyk, gaur goizean, Pablo Iglesias Podemoseko diputatuak egindako galderari erantzunez. Moix fiskalaren ibilbide profesionala goratu du.
Albisteak (3)
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Manuel Moix ustelkeriaren kontrako fiskalaren jarduna defendatu du, "independentzia eta ardura osoz" ari dela esanez. "Ibilbide oparoa duen profesionala da", gaineratu du.
Kongresuan egin ditu adierazpenok Rajoyk, gaur goizean, Pablo Iglesias Podemoseko diputatuak egindako galderari erantzunez. Iglesiasek PSOErekin Gobernua osatzeko negoziazioak abiatu zituenean, Podemosek "aldaketaren gobernua" babestuko zuten epaileen eta fiskalen alde egin zuela azpimarratu du presidente espainiarrak.
Podemoseko buruak, bere aldetik, Ignacio Gonzalez Madrilgo presidente ohiari egindako grabazio batzuk ekarri ditu gogora. Grabazio haietan, Moix fiskalaren izendapenaren alde egiten du Gonzalezek, bere "gustukoena" zelako.
Iglesiasek nabarmendu duenez, Rajoyren aurka aurkeztuko duten zentsura-mozioa ez da harekin dituzten ezberdintasun ideologikoek eragindakoa, Alderdi Popularra Estatuko erakundeak usteltzen ari delako baizik.
Catala: "Ez dut dimisiorik emango"
PSOEk eta Unidos Podemosek, bestalde, Rafael Catala Espainiako Justizia ministroaren dimisioa eskatu dute. Alderdiok hiru galdera egin dizkiote Catalari, Kongresuan egin den kontrol saioan: Lezo auziaz, Moix ustelkeriaren kontrako fiskalaren ustezko esku-sartzeei buruz eta Ignacio Gonzalezekin zuen harremanaz galdetu diote.
Catalak esan du gardentasunez lan egiten jarraituko duela, "orain arte bezala", eta ez duela dimisioa emateko inolako asmorik, Rajoyren konfiantza osoa duelako. "Azken 30 urteotan bezala, herritarren interesen alde lan egiten jarraituko dut", erantzun du.
"Espainiako presidenteak izendatu ninduen, eta haren konfiantza osoa dut", azpimarratu du, eta bere jarduera profesionalarekin lotutako azalpen guztiak emateko prest dagoela gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa