11:26

Politika

EA-REN KONGRESUA

EAko sektore kritikoak zerrenda alternatiboa aurkeztuko du Kongresuan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pello Urizar EAko idazkari nagusiak Euskadi Irratian adierazi duenez, hedabideen bitartez jakin du kritikoek hautagaitza aurkeztuko dutela.

  • EAko kritikoak. Argazkia: EFE

    EAko kritikoak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAko egungo zuzendaritzarekin bat egiten ez duen sektore kritikoak zerrenda alternatiboa aurkeztuko du alderdiak ekainean egingo duen Kongresuan. EAn demokrazia falta dela salatu dute kritikoek.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Iratxe Lopez de Aberasturi Gasteizko zinegotzi eta EAko sektore kritikoko kideak baieztatu duenez, kritikoek hautagaitza "integratzailea" aurkeztuko dute, militantziak parte hartzeko eta alderdia EH Bilduren baitan "indartzeko" asmoz.

"Une batez gelditzeko garaia da: txarrena izan daitekeena berrikusteko eta ideia guztiak mahai gainean jartzeko. Ideia guztiak legitimoak dira, batzuenak, besteenak eta baita etorkizunean atera daitezkeenak ere", zehaztu du.

Pello Urizar EAko idazkari nagusiak Euskadi Irratian emandako azalpenen arabera, hedabideen bitartez jakin du kritikoek hautagaitza aurkeztuko dutela.

Urizarren aburuz, "harro" esan dezake berak EAk "barne organoen babesarekin" hartu dituela erabaki guztiak. Are gehiago, Urizarren esanetan, EAren norabideari buruzko erabaki garrantzitsu guztiak, tartean EH Bilduren baitan izan beharreko jokabideaz hartutakoak, EAren Batzar Nazionaletik igaro dira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena