14:00

Politika

Lezo auzia

Catalak gezurtatu egin ditu Manuel Moixen kontrako 'konspirazio tesiak'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Catalak azpimarratu du Moixek ez zuela bere iritzia inposatu Fiskalen Batzarrean, eta Inassa enpresa miatzea babestu zuela esan du. Lezo operazioan gakoa izan da azken hori.

  • Rafael Catala. Argazkia: EFE

    Rafael Catala. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rafael Catalá Justizia ministroak gezurtatu egin du Manuel Moix Ustelkeriaren kontrako fiskal buruaren inguruan sortu diren "konspirazio tesiak", ustez Lezo auziko ikerketa oztopatzen saiatu zela zabaldu baita. Ministroaren esanetan, hori "gezurra" da, eta haren jarduna babestu du.

Catalak azpimarratu du Moixek ez zuela bere iritzia inposatu Fiskalen Batzarrean, eta Inassa enpresa miatzea babestu zuela esan du. Lezo operazioan gakoa izan da azken hori.

Halaber, Catalak ukatu egin du Moixek Carlos Iañez (kasu honetako fiskala) kargugabetu nahi izatea: "Ez dakit hitz egin edo idazten dutenek badakiten zer esaten ari diren, baina hori ez da egia, eta ez die batere mesederik egiten erakundeei". Nolanahi ere, "ikerketzen eta espetxeratzeko aginduak ematen ari dira, hori da gertatzen ari dena", gaineratu du.

"Fiskaltzak egiten duen lana nabarmendu" nahi izan du Catalak, eta botere judiziala independentea dela azpimarratu du, egunotan Moixek Justiziari ustez jarri dizkion oztopoen inguruan "astakeriak" esan badira ere.

"Inork ez dio fiskal bati esaten nola kalifikatu behar duen gai bat, eta inork ez dio epaile bati esaten zein epai eman behar duen", adierazi du Catalak.

Ministroa erreformaren alde agertu da berriro, kasuak fiskalek iker ditzaten. Hori onartuz gero, epailea auzipetuen eskubideak bermatzeaz bakarrik arduratuko zen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena