20:43

Politika

AEB

Enpresen gaineko zergak % 15era jaistea proposatu du Trumpek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Etxe Zuriak jakinarazi duenez, AEBn inoiz egin den zerga erreforma handiena egin du Donal Trumpek, dirudunei zergak murriztuz.

  • Donald Trump. EFE.

    Donald Trump. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump AEBko presidenteak jada prest duen zerga erreformak, besteak beste, enpresen gaineko zergak % 35etik %15era jaistea proposatuko du.

Steven Mnuchin AEBko Altxorraren idazkariak aurreratu ditu plan horrek jasotzen dituen hainbat neurri, The Hill atari digitalak deitutako ekonomia jardunaldi batean. Mnuchinen arabera,  "AEBn inoiz egin den erreforma fiskal handiena izango da eta zergak inoiz baino gehiago jaitsiko dira".

Baliteke Mnuchinek eta Gary Cohn ekonomia aholkulariak gaur bertan xehatzea hedabideen aurrean Trumpen zerga plan berria, Etxe Zurian bertan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena