Politika
Lezo auzia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Justiziako iturriek adierazi dutenez, Justizia ministroak Madrilgo Erkidegoko presidente zenari 2016an bidalitako mezuan Espainiaren egoera politikoari egiten zion aipamena.
Albisteak (5)
Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak "aferak" konpontzeko irrika adierazi zion Ignacio Gonzalez Madrilgo Erkidegoko presidente ohiari 2016an bidalitako SMS batean.
"Eskerrik asko, Nacho. Besarkada estu bat. Ea aferak laster konpontzen diren", zioen gaur La Sexta telebista kateak eta El Español egunkariak argitaratutako mezuak. Justizia Ministerioak SMSaren edukia baieztatu du.
Nolanahi ere, mezu hori eta Gonzalezen egoera judiziala bereizi nahi izan ditu. Lezo auziaren baitan, Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak Ignacio Gonzalez baldintzarik gabe espetxera bidali du aste honetan.
Justiziako iturriek iradoki dutenez, Catala ministroak Espainiaren egoera politikoari egiten zion aipamena. Gobernua osatzeko hilabeteetako ezintasunaren ondoren, Espainiak hauteskundeak egin berriak ziren.
Ministeriotik azpimarratu dutenez, garai hartan ez zegon Lezo auzirik. Justizia Ministerioak gaineratu duenez, Catala ez zen Gonzalezen egoera pertsonalaz ari. Garai hartan, Esteponako bere atikoagatik ikerketapean zegoen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa