Politika
'LEZO OPERAZIOA'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ustezko irregulartasunek Madrilgo erkidegoko hainbat erakunderengan eta ondasunengan eragina izan dezaketela-eta etorri da akusazio gisa aurkezteko erabakia.
Albisteak (2)
Cristina Cifuentesek zuzentzen duen Madrilgo Erkidegoko Gobernua akusazio gisa aurkeztuko da Isabel II.a Kanalarekin lotutako ustezko ustelkeria sarean. Auzi horren harira, fidantzarik gabe espetxeratu dute Ignacio Gonzalez Madrilgo presidente ohia.
Kasuan aurkezteko agindua eman dio dagoeneko Cifuentesek Madrilgo Erkidegoko Abokatutza Orokorrari, eta urrats hori "egokia den prozesuko unean" emango da, Madrilgo Gobernuko iturriek adierazi dutenez.
Abokatutza Orokorrak dituen irizpideei jarraikiz hartu da aipatu erabakia; izan ere, irizpide horien arabera, Lezo auzian ikertutako ustezko irregulartasunek Madrilgo erkidegoko hainbat erakunderengan eta ondasunengan eragina izan dezaketela.
Prozedura Kriminalaren Legeko 10. artikulua eta hurrengoak oinarri hartuta egindako jarduketa horri joan zen urtean Madrilgo Erkidegoak Fiskaltzari igorri zion txosten "zabala" gehitu behar zaiola nabarmendu dute Gobernu autonomikoko iturriek. Adierazi dutenez, txosten horretan Isabel II.a Kanala enpresaren baitan egindako zenbait operaziori buruzko informazioa zehazten zen, delituzkoak izan zitezkeen operazioei buruzkoak, hain justu ere.
Aurretiaz, Madrilgo Gobernua Punica eta Gurtel auzietan aurkeztu da, "madrildarren interesak defendatzeko". Joan zen asteazkenean, Cristina Cifuentesek testigu gisa deklaratu zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa