Politika
Lezo operazioa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Manuel Moix Ustelkeriaren kontrako fiskal nagusiak miaketetako bat ez egitea proposatu zuen. Fiskalek, aitzitik, Batzordera jo eta operatibo osoa gauzatzea lortu zuten.
Ustelkeriaren aurkako fiskal nagusiaren jokabidea ezbaian jarri dute. Argazkia: EiTB
Manuel Moix Ustelkeriaren kontrako fiskal nagusiak Lezo operazioaren baitan atzo egin zen miaketetako bat ez egitea proposatu zuen, baina fiskalek Ustelkeriaren kontrako fiskalen batzordera eraman zuten gaia eta azken horrek miaketarekin aurrera egitea erabaki zuen.
Fiskaltzako iturriek baieztatu dutenez, aurreikusitako miaketa bat egitearen kontrako agindua helarazi zien Ustelkeriaren kontrako fiskal nagusiak —Jose Manuel Maza Espainiako fiskal nagusiaren babesarekin— fiskalei.
Ministerio Fiskalaren estatutuaren arabera, fiskal batek Fiskaltzako Batzordera jotzeko aukera du bere nagusiak agindutakoa desegokia dela iritzi dionean. Fiskalek Batzordera eraman zuten gaia eta azken horrek miaketa egitea babestu zuen.
Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailea zuzentzen ari da operazioa, eta oraingoz 12 dira atxilotuak ustelkeriarekin lotutako zortzi delitu leporatuta: prebarikazioa, talde kriminala, diru-publikoa bidegabe erabiltzea, funtzionario eroskeria, dirua zuritzea, iruzurra, dokumentuak faltsutzea eta negozio ustelak egitea. Gainera, hainbat miaketa egin dituzte Espainiako hiriburuan, Isabel II.a Kanala erakundearen egoitzan, besteak beste. Gonzalez izan zen erakunde horren presidente 2003tik 2012ra, Madrilgo presidenteorde izan zenean.
Moixek Cadena Ser irrati katean azaldu duenez, ez zen Ignacio Gonzalezen etxebizitzaren miaketa eragozten saiatu. Dena den, ez du zehaztu zer miaketa zen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa