Politika
Agiria
eitb.eus
Aberri Eguna dela eta, agiria kaleratu du ETAk. Armagabetzearen ostean, gizarte zibilari eskerrak emateaz gain, 'barne hausnarketa' iragarri du, etorkizunera begira erabakiak adosteko.
ETAk armagabetzearen ostean abiatutako egoera politikoaz hausnartu du Aberri Eguna dela eta kaleratutako agirian. Horrez gain, barne hausnarketa iragarri du, etorkizunari begira erabakiak adosteko.
Lehenik eta behin, "Euskal Estatua" aipatu du oharrean, "askatasuna, eskubideak, demokrazia eta bakea bermatzeko egin daitekeen hauturik eraginkorrena". Hala, "helburu hori lortzeko egituratu beharreko ibilbidea da lehentasuna".
Armagabetzeari dagokionez, "estatuekin inolako negoziazio aukerarik zabaltzeko baldintzarik ez zegoela ikusita", eskema aldatu eta gizarte zibilarengan ipini du arreta ETAk. Izan ere, armagabetzea, "ez zen jada negoziaziorako moneta" izango, Espainiako eta Frantziako estatuen "itxikeria" eta gizarte zibilarekin konpromisoa azaltzeko bitartekoa baizik.
Prozesuaren arrakastaren ardura gizarte zibilarena dela berretsi du. Bereziki, Txetx Etcheverry, Mixel Berhokoirigoin eta Mixel Tubiana "bakearen artisauen" konpromisoa eta lana eskertu du, beste artisau askok prozesuarekin bat egin zezaten lortu baitzuten. Era berean, euskal erakundeei adierazi die eskerra, "azken unean kaskarkeriarik izan bada ere". Bestalde, "indar politiko, sozial eta sindikal guztiei" ere eskerrak eman dizkie, eskuin muturrari izan ezik.
Azkenik, "barne hausnarketa" abiatuko duela iragarri du ETAk agirian. Azken urte hauetako ibilbideaz gogoeta egiteaz gain, "aurrera begirako erabakiak kidego osoak hartuko dituela" azaldu du, "egoera politikoaren blokeatzeko justifikazioak bilatzen" dituztenei aurre egiteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa