17:55

Politika

Aberri Egunaren bezperan

PP: 'Axolagabekeria baino ez eragiten duen zaharreria da Aberri Eguna'

EUROPA PRESS | ERREDAKZIOA

Euskadiko PPko idazkari nagusiaren aburuz, "aberriaren eta subiranotasunaren hil-oihalarekin EAJ estaltzen den bitartean, bizitza-proiektuak ahalbidetzeko" politikak defendatzen ditu PPk.

  • Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

    Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusiaren ustetan, "euskal herritarren artean axolagabekeria baino ez eragiten duen zaharreria da Aberri Eguna". Gainera, Fernandezek azpimarratu duenez, "aberriaren eta subiranotasunaren hil-oihalarekin EAJ estaltzen den bitartean", euskal herritarren "bizitza-proiektuak ahalbidetzeko" politikak defendatzen ditu Euskadiko PPk.

Euskadiko Eguna Aberri Eguna izateko EAJk egindako proposamenaren harira, Amaya Fernandezek esan du "akordiorik handiena lortu duen data urriaren 25a da, Euskadiko Autonomia Estatutua ospatzen den eguna", alegia.

"Jai ofizial moduan ezarri zenean guk ere aldarrikatu genuen, eta hobeto ordezkatzen gaituen data dela pentsatzen dugu, asko baloratzen dugun adierazlea delako, autogobernua, hain zuzen ere", azaldu du.

Fernandezen iritzian, "euskal herritarrak banatzen dituzten egunak zehaztu nahi dituzte abertzaleek, eta PPren ardura izango da gehiengoa ordezkatzeko esparruak eraikitzea".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena