Politika
ETA-ren armagabetzea
Agentziak | Erredakzioa
Aldi berean, errefusatu egin du ETAk emandako armamentuari buruzko baloraziorik egitea, Frantziako agintariek eta justiziak aztertu arte.
Juan Ignacio Zoido Barne ministroa. Artxiboko irudia. EFE
Albisteak (8)
Informazio gehiago (1)
Espainiako Gobernuak esan du ETAren armagabetzea ?porrota disimulatzeko operazio mediatikoa? dela, baita ?interes politikoa ateratzen saiatzeko? ere.
Ohar batean, errefusatu egin du ETAk emandako armamentuari buruzko baloraziorik egitea, Frantziako agintariek eta justiziak aztertu arte, indarrean dagoen legediarekin bat eginez.
Halaber, armagabetzea iragarri zenetik gobernuko kideek esan duten moduan, ETAko kideek ezin dutela Gobernuaren aldetik inolako tratutik espero errepikatu du, ?are gutxiago delituen inpunitatea?.
Gobernuaren hitzetan, erakundea ?operatiboki suntsituta dago, etorkizunik gabe eta buruzagiak kartzelan dituela?.
?Egoera honi eman ahal zaion erantzun bakarra behin betiko desegitea iragartzea da, biktimei barkamena eskatzea eta desagertzea, porrota disimulatzeko eta interes politikoa ateratzeko operazio mediatikoak egin beharrean?, adierazi du.
Armagabetzearen kalibraketa
Barne Ministerioak ETAren armagabetzea noraino iristen den kalibratuko du, emandako 120 armen artean, azken biktima, Jean Serge Nerin Frantziako brigadierra, hiltzeko erabilitakoa egonez gero, terrorismoaren aurkako borrokako iturriek azaldu dutenez. Vauverten 2006ko urrian lapurtutako pistola guztiak edota zati bat berreskuratzea ere analisirako tresna moduan erabiliko dute.
Nerin 2010eko martxoaren 16an hil zuten, ETAk autoen kontzesionario batean egindako lapurretaren ostean, Dammarie-les-Lys herrian, Frantzian. 2015eko abenduaren 2an, Frantziako justiziak Mikel Kabikoitzi (ETAren azken buru ?militarra? hierarkiarekin, erakunde barruan), ?Ata?ri, biziarteko kartzela-zigorra ezarri zion krimena horregatik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa