Politika
ETA-ren armagabetzea
Agentziak | Erredakzioa
Cazeneuvek adierazi du ''3,5 tona arma, lehergailu eta material'' hartu dituztela. Material arriskutsuak suntsitu egingo dituzte, eta gainerakoak ikertu.
Matthias Fekl Frantziako barne ministroa
Albisteak (3)
Matthias Fekl Frantziako Barne ministroaren hitzetan, ETAk zortzi armategien kokapena ''modu aldebakarrean''eman izana ''aurrerapauso'' handia da. Ildo horretan, handik ordu batzuetara, Bernard Cazeneuve Frantziako lehen ministroak adierazi du armak emateko operazioa ''aro erabakigarria'' izango dela ''indarkeria independentistaren bukaerarantz''. Halaber, azpimarratu du Espainiaren eta Frantziaren arteko polizia eta justizia arloko elkarlana izango dela ''nora eze'' horrekin bukatzeko aukera emango duena.
Cazeneuve pozik azaldu da operazioa ''lasaitasunez eta indarkeriarik gabe'' burutu delako eta, ohar baten bidez, azaldu du bertan du ''3,5 tona arma, lehergailu eta material'' hartu dituztela.
Frantziako lehen ministroak aurreratu duenez, material arriskutsuak suntsitu egingo dituzte, eta gainerakoak ikertu.
Horri lotuta, Frantziako Justiziak iragarri du Espainiari jakinaraziko diola zortzi biltegietan jasotako materialaren azterketaren berri. Terrorismoaren kontrako Frantziako Fiskaltzak azaldu duenez, apirilaren 4tik aldez aurretik ikerketa abiatu du, eta horren baitan kokatu dute gaur egindako lana.
Helburua da egiaztatzea bildutako elementuak lagungarri izan ote daitezkeen irekita dauden auziak argitzeko.
Armategietako lanak
Goizean, prentsaurrekoa eskaini du ministroak, galderetarako aukerarik gabe, eta bertan azaldu du segurtasun indarrak, Justiziaren zuzendaritzapean, lanean ari zirela, 09:00etatik, Pirinio Atlantikoetako zortzi kokapenetan, operazio guztiak arriskurik gabe egin zitezen. ''Armak eta lehergailuak indargabetzeko etapa hau aurrerapauso handia da'', esan du, eta azpimarratu du ''armak Justiziaren esku uzteko prozesu hau Zuzenbide Estatuarekiko errespetuaren esparruan'' kokatu behar dela.
ETAren zortzi armategietan egiten ari ziren lanen harian, ministroak azaldu du 180 polizia eta jendarme ari zirela lanean, lehergailu-teknikariekin batera. Horrez gain, Auzitegiko Poliziaren ''hainbat agente'' eta Barne ministerioko segurtasun zerbitzuak ere bertan ziren.
Behin armategiak aurkituta, segurtasuna bermatzea da hurrengo pausoa. ''Gure xedea da operazio hau, berez arriskutsua izan daitekeena, ahalik eta modu seguruenean egitea''.
Biktimei aipamena
"Zalantzarik gabe egun garrantzitsua da hau, eta biktimak eta beren senitartekoak gogoratu nahi ditugu, bereziki poliziak eta guardia zibilak'', esan du Matthias Fekl Barne ministroak. Cazeneuvek ere ''ETAren 829 biktimak'' gogoratu ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa