Politika
ETA-ren armagabetzea
Agentziak | Erredakzioa
Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak biltegien kokapenaren berri eman die agintariei.
Albisteak (3)
Bideoak (3)
Informazio gehiago (2)
Ram Mannikalingam Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko koordinatzaileak Baionan emandako prentsaurrekoan ziurtatu duenez, Frantziako Poliziak dagoeneko badu ETAren armategien kokapenaren berri.
Baionako udaletxean eskainitako agerraldian, Txetx Etcheverryk berak ez ezik, Jean-Rene Etchegaray Baionako alkate eta Iparraldeko Euskal Elkargoko presidenteak eta Michel Tubiana Giza Eskubideen Frantziako Ligako ohorezko presidenteak ere hartu dute parte. Mannikalingamek eman du armagabetze prozesuaren xehetasunen berri.
Nazioarteko egiaztatzaileak gogoratu duenez, Europan geratzen zen talde armatu bakarra armagabetu da eta "demokraziak indarkeriari irabazi dio". Historian "orain arte ezagutu ez den armagabetze eredua" izan dela ere azpimarratu du.
Armategien kokapenari buruzko informazioa emateko unea
Txetx Etcheverry ekintzaile ekologistak eta "bakearen artisauetako" batek egiaztatzaileen esku ipini du armategien kokapenari buruzko informazioa, eta hauek goizean goiz Frantziako Poliziari helarazi diote. Informazio hori emateko unean, Jean-Rene Etchegaray Baionako alkatea eta nazioarteko bi lekuko izan dira bertan: Mateo Zuppi, Boloniako artzapezpikua, eta Harold Good, IRAren armagabetzean parte hartu zuen artzain protestante iparrirlandarra.
Frantziako agintariek bildu eta egiaztatuko dituzte armak
Mannikalingamek azaldu duenez, Frantziako agintariak arduratuko dirazuloetan dauden ETAren armak bildu eta egiaztatzeaz. Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak ez du fase horretan parte hartuko.
Egiaztatze Batzordeak azaldu duenez, "egiaztatzaileeek egiaztatu dute ETAk ekintza armatuak uzteko konpromisoa berretsi duela". Prozesu horretan, egiaztatzaileek 2014ko urtarrilean ETAk zenbait arma, munizio eta lehergailu guztiz zigilatu zituela baieztatu zuela gogoratu du.
"Hura izan zen ETAren armagabetzerako lehen urratsa", Mannikalingamek azaldu duenez. Ondoren, Nafarroako Parlamentuak eta Eusko Legebiltzarrak, 2017ko martxoaren 27an eta apirilaren 6an hurrenez hurren, nazioarteko egiaztatzaileen lana babestu zuten.
Eskertzak eta zorionak
Iñigo Urkullu lehendakariari urteotan adierazitako babesa eskertu dio, baita gainerako eragileei ere, su etena eta indarkeriaren behin betiko amaiera egiaztatzen lan egin duten guztiei, alegia.
Urrats "historiko" honek euskal gizartean bizikidetza eta bakea sendotzen lagunduko duela espero du, "eragile nagusien babesari" esker.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa