Politika
ETA-REN ARMAGABETZEA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
PP ez gainerako Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko guztiek ETAren armagabetze 'osoa, behin betikoa, alde bakarrekoa eta egiaztagarria' babestu dute.
Eusko Legebiltzarrak babesa agertu dio ETAren armagabetzeari. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Eusko Legebiltzarrak ia aho batez babestu du ETAren armagabetzea. PPk ez beste alderdi politikoek armagabetze "osoa, behin betikoa, alde bakarrekoa eta egiaztagarria" egitea eskatu diote ETAri. Aldi berean, armagabetzean laguntzeko dei egin die Eusko Legebiltzarrak Espainiako eta Frantziako Gobernuei.
Legebiltzarreko osoko bilkurak ETAren armagabetzeari buruz EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako ez legezko proposamena onartu du, ia aho batez. Bozketan, EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek alde bozkatu dute eta PPk kontra.
Onartutako testuan, "ahalik eta azkarren" armagabetze "osoa, behin betikoa, alde bakarrekoa eta egiaztagarria" egitea eskatu diote ETAri. Gainera, armagabetzea burutzeko egindako "lan onari" segida emateko galdegin diote Nazioarteko Egiaztatze Batzordeari.
Halaber, Eusko Legebiltzarrak gizarte zibilak izandako "inplikazioa" ontzat jo du.
Bestalde, armagabetzea burutu dadin lanean jarraitzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, eta Espainiako eta Frantziako Gobernuei, aldiz, armagabetzean laguntzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa