18:29

Politika

Herri-Galdeketak

Gure Esku Dagoren apirilaren 2ko galdeketen emaitzak, herriz herri

eitb.eus

47.029 pertsona zeuden deituta botoa ematera, 13.284k (% 28,25) eman dute botoa. Horien artetik % 95,24 alde agertu dira eta % 2,82 kontra.

  • Argazkia: Gure Esku Dago

    Argazkia: Gure Esku Dago

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igande honetan Gure Esku Dagok egin dituen herri-galdeketetan, 47.029 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 13.284k eman dute boza. Beraz, deituta zeuden guztien % 28,25ek bozkatu dute.

Galdetutakoari dagokionez, herritarrek itaun desberdinei erantzun behar izan diete, zein galdeketatan parte hartu duten arabera. Galderek ñabardura txikiak izan dituzten euren artean, baina funtsean herritarrei galdetzen zitzaien ea euskal estatu burujabe, libre edota independente bateko herritarrak izan nahi zuten. Galderak era honetan egon dira banatuta:

- Arrigorriaga: "Izan gura duzu euskal estatu independente bateko herritarra?"
- Busturialdea:
Errigoiti eta Mendata: "Nahi duzu Euskal Herri burujabe bateko herritar izan?"
Arratzu: "Euskal herritarra izanik, geure etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde zagoz?
Ajangiz, Bermeo, Busturia, Ea, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Morga, Murueta, Muxika eta Nabarniz: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?".

Jasotako bozen arabera, boto-emaileen % 95,24k (12.652) baiezkoarekin erantzun diote galdetutakoari; % 2,82 (375), berriz, kontra agertu dira. Zurizko botoak 222 izan dira (% 2,82) eta baliogabeak 35 (% 0,26).

Honako hauek izan dira emaitzak, herriz herri:

Busturialdea:

Ajangiz: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"
Bozka zezaketenak: 403
Bozkatu dutenak: 244
Parte-hartzea: % 60,55
Bai: 236
Ez: 3
Zuriak: 4
Baliogabeak: 1

Arratzu: "Euskal herritarra izanik, geure etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde zagoz?"
Bozka zezaketenak: 339
Bozkatu dutenak: 244
Parte-hartzea: % 71,98
Bai: 232
Ez: 5
Zuriak: 3
Baliogabeak: 4

Bermeo: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"
Bozka zezaketenak: 14.643
Bozkatu dutenak: 3.847
Parte-hartzea: % 26,27
Bai: 3.698
Ez: 91
Zuriak: 54
Baliogabeak: 4

Busturia: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"
Bozka zezaketenak: 1.421
Bozkatu dutenak: 531
Parte-hartzea: % 37,37
Bai: 490
Ez: 25
Zuriak: 16
Baliogabeak: 0

Ea: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"
Bozka zezaketenak: 747
Bozkatu dutenak: 437
Parte-hartzea: % 58,5
Bai: 420
Ez: 7
Zuriak: 8
Baliogabeak: 2

Ereño: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"
Bozka zezaketenak: 221
Bozkatu dutenak: 152
Parte-hartzea: % 68,78
Bai: 132
Ez: 5
Zuriak: 11
Baliogabeak: 4

Errigoiti: "Nahi duzu Euskal Herri burujabe bateko herritar izan?"
Bozka zezaketenak: 438
Bozkatu dutenak: 237
Parte-hartzea: % 54,11
Bai: 227
Ez: 5
Zuriak: 5
Baliogabeak: 0

Forua: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"
Bozka zezaketenak: 831
Bozkatu dutenak: 396
Parte-hartzea: % 47,65
Bai: 359
Ez: 18
Zuriak: 17
Baliogabeak: 2

Gautegiz Arteaga: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"
Bozka zezaketenak: 677
Bozkatu dutenak: 281
Parte-hartzea: % 41,51
Bai: 269
Ez: 4
Zuriak: 7
Baliogabeak: 1

Gernika-Lumo: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"
Bozka zezaketenak: 14.254
Bozkatu dutenak: 3.921
Parte-hartzea: % 27,51
Bai: 3.790
Ez: 103
Zuriak: 26
Baliogabeak: 2

Kanala: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"
Bozka zezaketenak: 95
Bozkatu dutenak: 75
Parte-hartzea: % 78,95
Bai: 73
Ez: 2
Zuriak: 0
Baliogabeak: 0

Kortezubi: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"
Bozka zezaketenak: 367
Bozkatu dutenak: 229
Parte-hartzea: % 62,4
Bai: 225
Ez: 2
Zuriak: 2
Baliogabeak: 0

Mendata: "Nahi duzu Euskal Herri burujabe bateko herritar izan?"
Bozka zezaketenak: 324
Bozkatu dutenak: 159
Parte-hartzea: % 49,07
Bai: 155
Ez: 0
Zuriak: 4
Baliogabeak: 0

Morga: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"
Bozka zezaketenak: 375
Bozkatu dutenak: 190
Parte-hartzea: % 50,67
Bai: 181
Ez: 4
Zuriak: 5
Baliogabeak: 0

Murueta: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"
Bozka zezaketenak: 261
Bozkatu dutenak: 167
Parte-hartzea: % 63,98
Bai: 158
Ez: 8
Zuriak: 0
Baliogabeak: 1

Muxika: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"
Bozka zezaketenak: 1.150
Bozkatu dutenak: 519
Parte-hartzea: % 45,13
Bai: 494
Ez: 5
Zuriak: 15
Baliogabeak: 5

Nabarniz: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?"
Bozka zezaketenak: 220
Bozkatu dutenak: 163
Parte-hartzea: % 74,09
Bai: 153
Ez: 5
Zuriak: 0
Baliogabeak: 5

________________________________________________

Arrigorriaga: "Izan gura duzu euskal estatu independente bateko herritarra?"
Bozka zezaketenak: 10.263
Bozkatu dutenak: 1.492
Parte-hartzea: % 14,54
Bai: 1.360
Ez: 83
Zuriak: 45
Baliogabeak: 4

________________________________________________

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena