Politika
Agirre lehendakaria gogoan
Agentziak | Erredakzioa
Horrenbestez, Itxaso Atutxak ezeztatu egin ditu Mariano Rajoyk atzo esandakoak, hau da, dagoeneko 175,5 diputaturen babesa zuela.
Itxaso Atutxa, durante el homenaje al lehendakari Agirre. Argazkia: EFE
Itxaso Atutxa Bizkaiko EAJren buruaren esanetan, "137 + 32 + 1, Euskadin 170 dira", eta Mariano Rajoyri ohartarazi dio azter dezala Estatuko aurrekontuak aurrera ateratzeko duen "zenbaki-dantzak ez ote dion faktura garestiago bat eragingo".
Agirre lehendakaria omentzeko EAJk urtero Getxon egiten duen ekitaldian izan da Atutxa, eta hedabideen galderei erantzunez, Espainiako presidenteak atzo esandakoak izan ditu hizpide; izan ere, Rajoyk baieztatu zuen 175,5 diputaturen babesa zeukala.
Atutxaren esanetan, "matematikak unibertsalak dira eta 137 + 32 + 1, Euskadin 170 dira", PP, Ciudadanos eta Coalicion Canaria alderdien diputatuen botoen batuketari erreferentzia eginez.
Alabaina, EAJ "hitz egiteko eta Euskadirentzat onuragarriak diren adostasunetara heltzeko prest" dagoela ziurtatu du. gaineratu duenez, bere bost botoak "akordio batera iritsi nahi duen ororen eskura daude", baina hori datorren astean izango dela zehaztu du.
Bere esanetan, une honetan "ez dago ezer erabakita, ezta landuta ere". Adierazi duenez, "EAJk asteartean ezagutuko ditu zehatz-mehatz aurrekontuen nondik norakoak", eta gaineratu du orduan hasiko direla hitz egiten.
Agirre lehendakariari buruz, Atutxak esan du haren ondareak oraindik ere "indarrean" dirauela. Bere aburuz, "oso gizon europazalea eta demokrata izan zen".
Horrez gain, oso gizon bakezalea zela nabarmendu du, "EAJ, sortu zenetik, izan den bezala, eta orain ere izaten jarraitzen duen moduan. "herri honetan bakearen sendotzea egun gutxi barru egi bihurtuko dela espero dugun unean", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa