14:57

Politika

ETA-ren armagabetzea

Frantziaren eta Espainiaren jarreran aldaketa sumatu du Foro Sozialak

Agentziak | Erredakzioa

Aldi berean, azken hilabeteetan Euskadiko eta Nafarroako gobernuek eta Euskal Elkargo sortu berriak izandako 'eskuzabaltasuna' goraipatu dute.

1:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Foro Sozial Iraunkorraren aburuz, nolabaiteko "eboluzio positiboa" izan da Espainiako eta Frantziako gobernuen eta PPren jarreran ETAren armagabetzea iragarri zenetik, eta hala jarri dezatela espero dute, "gutxienez" apirilaren 8ra arte, armagabetzea efektibo egingo dutenean.

Foro Sozialaren iritziz, talde armatuaren armagabetzea "bake prozesuaren zerbitzura egon behar da"; horrez gain, bertako kideek uste dute "agertoki berriak" Espainiako eta Frantziako gobernuen espetxe politiketan aldaketak ekarri beharko lituzkeela, horrela ez egitea "ulergaitza" izango balitzateke.

ETAren armen ematea eta presoen dispertsioaren amaiera bultzatzeko 2013an sortu zen foro horretako hainbat ordezkarik agerraldia egin dute gaur Donostiako Aiete Jauregian. Bertan, "bakearen artisauek" egindako lana aitortu dute, "haiek egindako ekimen politiko nabarmenak agertoki berriari bide eman baitio".

Aldi berean, azken hilabeteetan Euskadiko eta Nafarroako gobernuek eta Euskal Elkargo sortu berriak izandako "eskuzabaltasuna" goraipatu dute, baita alderdi politiko, sindikatu eta gizarte zibilarena ere.

"Nola jokatu behar zuten jakin dute egoera zehatz baten aurrean", adierazi dute Begoña Uharte (euskaraz), Anaiz Funosas (frantsesez) eta Agus Hernan (gaztelaniaz) Foro Sozialeko ordezkariek.

Ezagutzen ditugu "prozesu horrek igaro dituen une zailak". "Mesfidantza bueltan zegoela zirudien aste horietan, aktore guztiek, isilpekoa eta eramankorra izan den lanarekin, apustu egiten jakin dugu agertoki honetara iritsi arte", azpimarratu dute.

Nabarmendu dutenaren arabera, apirilaren 9an "behin betiko amaituta geratuko da" gatazkatik konpondu gabe zegoen auzietako bat, eta ETA "armarik gabeko erakunde bat izango da".

Foru Sozialaren aburuz, hemendik aurrera "babestu" egin behar da arlo horretan "lortutako adostasun zabala", eta beste batzuk erdietsi behar dira honako gai hauen gainean: "biktima guztiei ordaina eta aitortza ematea, bizikidetza, memoria, presoak eta iheslariak etxera itzultzea eta giza eskubideak".

"Arrapaladan igarotzen ari diren asteak bizitzen ari gara, aste historikoak. Ez dugu etsiko, eta lan egiten jarraituko dugu gatazkak eragindako ondorio guztiek konponbidea izan dezaten arrazoizkoak diren parametroen barruan, eta gudazkoak eta mendekuzkoak diren logikak alde batera utzita". Gure aitona-amonek 1936an izan zuten esperientziak argi erakusten du logika horrek ez du bermatzen errepikatuko ez denik".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena