Politika
Apirilak 16
Agentziak | Erredakzioa
Iragana oroituz, etorkizuna eraikitzeko konpromisoa partekatzeko deia luzatu diete herritarrei, sigla politiko eta sentsibilitate zehatzen gainetik.
Independentistak sareak Bilbon egindako agerraldia. Argazkia: EiTB
Sigla politiko eta sentsibilitate zehatzen gainetik 2017ko Aberri Egunean parte hartzeko deia luzatu du Independentistak sareak. Apirilaren 16an, Euskal Estatu demokratikoa eta soziala aldarrikatuko dute Gernikan. Gauzak horrela, "prozesu soberanista bultzatuko duen gehiengo sozial independentista herriz herri aktibatu eta eratzeko deia" egin dute.
Astearte honetan, martxoak 28, Independentistak sareko ordezkariek Bilbon egin duten agerraldian Aberri Egunaren xehetasun guztiak eman dituzte. Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta, “estrategia genozida baten baitan burututako gizateriaren aurkako krimena izan zela” azpimarratu dute.
“Euskal Herrian zehar burutzen ari den herri galdeketa prozesuaren erdian ospatuko dugu aurtengo Aberri Eguna”, esan dute. “Erabakiaren garaian bete betean sartuta gaude eta ordua iritsi da menpekotasunezko iraganari loturik mantentzen gaituzten kateak apurtu eta etorkizunera jauzia egiteko”.
Independentziak sareak ziurtatu duenez, “dependentziaren kalteak egunero nozitzen ditugu eta geure buruaren jabe izatea ezinbestekoa da gure herriaren etorkizuna eraikitzeko arlo guztietan: politikoan, ekonomikoan, sozialean zein kulturalean”.
Gauzak horrela, Katalunian eta Eskozian independentziara bidean “urrats sendoak” egiten ari direla esan dute: “guk ezin dugu tren hori pasatzen utzi”. “Argi dago zein den aukerarik onena: estatu propioa sortu eta lehen Euskal Errepublika Independentea aldarrikatzea”.
Arrazoi horregatik, Aberri Egunean “sigla politiko eta sentsibilitate zehatzen gainetik” parte hartzeko deia egin diete herritarrei, “iragana oroituz, etorkizuna eraikitzeko konpromisoa partekatzeko”.
Manifestazioa eta ekitaldi politikoa
Aurtengo Aberri Eguneko ekitaldiak 12:00etan hasiko dira. Ordu horretan, Euskal Estatu propioa aldarrikatzeko manifestazioa hasiko da Udaletxeko Plazan, eta Pasealekuan izango du amaiera, ekitaldi politiko batekin. Jarraian, erromeria izango da eta kontzertuak gauera arte. Merkurio Plazan haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute Irrien Lagunek 16:00etatik arrera. Halaber, txosna handi bat eta karpa bat irekiko dute Pasealekuan. Bertan, 2.000 euskal oilasko-izter dastatzeko aukera izango dute herritarrek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa