Politika
Bakea Euskadin
Europa Press
Baionan deitu duten agerraldian, 'pertsona ezagunek' prozesuan parte hartzeko deia egingo diete herritarrei.
'Bakearen artisauetako' batzuk asteburuan Biarritzen egindako jardunaldi batzuetan. EiTB
Informazio gehiago (1)
'Bakearen artisauek', bake prozesuan laguntzeko prest agertu diren Iparraldeko gizarte eragileek, ETAren armagabetzea babestuko duten 'pertsona ezagunek' armagabetzearen egunean parte hartzeko deia egingo dute gaur, martxoak 23, Europa Press albiste agentziak prozesua gertutik ezagutzen duten iturriak aipatuta jakinarazi duenez.
Txetx Etcheverryk, 'bakearen artisau' horietako batek, Le Monde egunkariari ostiralean esan zionez, apirilaren 8rako "erabat" armagabetuta egongo da ETA. Ekitaldi berezia iragarri zuen Etcheverryk egun horretarako, eta prozesuan "gizarte zibileko" ehunka lagunek parte hartuko dutela aurreratu zuen.
Horren ildoan, agerraldia deitu dute gaurko Baionan. Ekimenaren sustatzaileek argitu dutenez, ez dute apirilaren 8ko ekitaldiaren datu gehiago eskainiko, baina 'pertsona ezagunek" armagabetzearen egunean parte hartzeko deia egingo diete herritarrei.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa