Politika
Epaiketa
Agentziak | Erredakzioa
Barrenetxeak “testigantza faltsua” eman duela azpimarratu du lau guardia zibilen abokatuak, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du.
Auzipetuak, akusatuen aulkian. Argazkia: EFE
Sandra Barrenetxearen abokatuak bederatzina urteko kartzela-zigor eskaera egin du guardia zibilentzat. Bestalde, lau auzipetuen abokatuak absoluzio eskaera berretsi dute ostiral honetan. Halaber, Barrenetxeak “testigantza faltsua” eman duela azpimarratu du.
Bizkaiko Lurralde Auzitegian, lau guardia zibil akusatuen aulkian jesarri dira laugarren egunez, Sandra Barrenetxeari ustez egindako torturak argitzeko epaiketan. Barrenetxea 2010eko irailean atxilotu zuten. Ostiral honetako saioan defentsako eta akusazioko abokatuen ondorioak entzun dira.
Hasieran, Jone Goirizelaia abokatuak hemeretzina urteko kartzela-zigorra eskatu zuen akusatuentzat. Torturak, lesioak eta sexu-eraso delituak egin izana leporatu dien arren, gaurko saioan bederatzina urteko kartzela eskatu du lau guardia zibilentzat. Barrenetxearen salaketa sinesgarria dela azpimarratu du Goirizelaiak.
Fiskaltzak eta Estatuko Abokatuaren ustez, berriz, lau guardia zibilek ez zuten deliturik egin. Ildo horretatik, garrantzia gehiago eman diote medikuak egindako txostenari Barrenetxearen lekukotzari baino.
Bestalde, Barrenetxeak “testigantza faltsua” eman duela azpimarratu du lau guardia zibilen abokatuak, eta Estatuari zerbitzua ematen dioten langileei bederatzi urteko espetxe-zigorra ezarri nahi zaiela ziurtatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa