16:27

Politika

Auzitegi Nazionalak

7 eta 9 urte arteko kartzela eskatu dute D3M eta Askatasunarentzat

Erredakzioa

Vicente Gonzalez fiskalak talde terroristako kide izatea edo talde terroristei laguntzea egotzi die 13 auzipetuei.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Vicente Gonzalez Mota Auzitegi Nazionaleko fiskalak 7 eta 9 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Demokrazia 3 Milioi (D3M) eta Askatasunako 13 ustezko kideentzat. Bi talde hauek 2009ko otsailean legez kanpo utzi zituen Baltasar Garzon epaileak. Fiskalak talde terroristako kide izatea edo talde terroristei laguntzea leporatu die.

Izan ere, bederatzi auzipetuei talde terroristako kide izatea egotzi die: Amparo Las Heras (D3Mko bozeramailea), Arantza Urkaregi, Elisabet Zubiaga, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Agurtzane Solabarrieta, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta eta Zuriñe Zorrotua. Bederatzi lagun hauentzat bederatzi urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak.

Bestalde, talde terroristei laguntzea egotzi die Askatasunako ustezko buruei, Jose Antonio Munduari eta Xavier Isasiri, Fernando Antia eta Aitor Ligerzanarekin batera. Lau pertsona hauentzat 7 urteko kartzela zigorra eskatu du.

Iragan irailean, eta Fiskaltzak hala eskatuta, Baltasar Garzonek 13 pertsona hauek auzipetzea erabaki zuen. Iazko otsailean legez kanpo utzi zituzten, bai D3M eta baita Askatasuna ere.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena