Politika
Batzar Orokorra
Agentziak | Erredakzioa
Herri-plataformak bigarren batzar orokorra egin du gaur Donostian.
Joseba Azkarraga Sare herri-plataformaren bozeramaileak "batasuna" eskatu dio euskal gizarteari eta, batez ere, alderdi politikoei, pertsona guztien eskubideen errespetua aldarrikatzeko, baita ETAko presoenak ere.
Sarek Donostiako Ibaetako kanpusean antolatutako bigarren batzar orokorrean egin ditu adierazpenok Azkarragak. Sorkuntzan ezarritako bide-orria berretsi du erakundeak, "giza-eskubideak, konponbidea eta bakea" barne.
Bozeramaileek adierazi dutenez, Joseba Azkarragak gaztelaniaz eta Arantxa Aldezabalek euskaraz, "Sare sortu zenean bezain beharrezkoa da orain ere", kartzeletan giza-eskubideak urratzen jarraitzen dutelako. Horrez gain, Espainiako eta Frantziako Gobernuek irtenbideak bilatzeari uko egiten diotela azaldu dute, "bakean eta bizikidetzan aurrera egiteko edozein aukera blokeatzeko".
Azkarragak nabarmendu duenaren arabera, Sareren helburua "gizartea sustatzea da", larri gaixo dauden presoak aska ditzaten. Horren harira, apirilaren 8rako mobilizazioa deitu dute Gasteizen.
"Sarak eta Izarrek etxean egon beharko lukete"
Sara Majarenas ETAko presoaren egoerari dagokionez, Azkarragak onartu du "positiboa" dela betetzeke duen zigorra hiru urteko alabarekin harrera-etxe batean amaitu ahal izatea.
Dena den, ukatu egin du "agintari judizialek borondate ona dutenik ikuspuntu demokratikotik". Azkarragaren esanetan, "Sara Majarenasek aske egon beharko luke, zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak bete zituenez gero, hau da, orain dela hiruzpalau urte".
urte".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa