Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Homs bederatzi urtez kargu publikoa betetzeko gaitasunik gabe utziko duen ala ez erabaki beharko dute epaileek.
Albisteak (4)
Auzitegi Gorenak gaur ekingo dio Francesc Homs PDeCAT alderdiko diputatu eta Kataluniako kontseilari ohiaren aurkako epaiketari, A9ko kontsultan Konstituzionalaren agindua ez betetzea leporatuta. Bihar Artur Masek deklaratuko du, lekuko gisa.
Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta Neus Munté Kataluniako Gobernuko bozeramailea 09:00etan bildu dira Madrilen, Homsek Auzitegi Gorenera oinez egingo duen ibilbidean laguntzeko.
Homs bederatzi urtez kargu publikoa betetzeko gaitasunik gabe utziko duen ala ez erabaki beharko du epaitegiak. 2014ko azaroaren 9ko kontsultan prebarikatzea eta Auzitegi Konstituzionalaren agindua ez betetzea leporatu dio Fiskalatzak.
Defentsak, aldiz, absoluzioa eskatu du; izan ere, Homsek argudiatu duenez, Konstituzionalak ez zion ohartarazi delitua egiten ari zenik. "Zehaztasunik gabeko idatzi orokor bat" bidalita utzi zuen bertan behera kontsulta Auzitegi Konstituzionalak, Homsen iritzian.
Gaur goizean, zazpi epailek entzungo dute Homsen galdeketa, fiskalaren lekukoek hitz egingo dute arratsaldean, eta defentsaren lekukoek (Artur Masek, besteak beste) asteartean deklaratuko dute, 16:00etan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa