Politika
Hitzaldia
agentziak | erredakzioa
Agirre Lehendakaria Center-ek eta Gure Esku Dagok antolatuta dago eta hitzaldia entzuteko sarrera guztiak agortu dira Kursaalen. 'Erabakitzeko eskubidea. Prozesua Katalunian' du izena topaketak.
Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidente ohiak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak 'erabakitzeko eskubidea" Kataluniako eta Euskadiko etorkizuna eraikitzeko "printzipio demokratiko gisa" defendatuko dute gaur, asteazkena, Donostian, Agirre Lehendakaria Centerrek eta Gure Esku Dago ekimenak antolatutako hitzaldi batean.
1.800 pertsona izango dira Kursaalen egiteko den ekitaldian, besteak beste, Joseba Egibar, Itxaso Atutxa eta Joseba Aurrekoetxea jeltzaleak, eta Arnaldo Otegi EH Bilduko kidea, antolatzaileek Europa Press albiste agentziari baieztatu diotenez.
Era berean, Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramaleak eta Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkideak ere bat egingo dute.
Hitzordua 19:00etan da, gainezka egongo den Kursaaleko areto batean, Agirre Lehendakaria Center Ibarretxek zuzentzen duen ikasketa zentroak eta Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak antolatuta.
Kursaal jauregia gainezka Artur Masen hitzaldirako. Parte-hartzeko eta ezagutzeko gosea daukan herria gara...
— Juan Jose Ibarretxe (@LHKibarretxe) 20 de febrero de 2017
'Erabakitzeko eskubidea. Prozesua Katalunian' du izena topaketak eta, Ibarretxek eta Masek ez ezik, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Zelai Nikolas Gure Esku Dago plataformako bozeramaleak ere hartuko dute hitza.
Antolatzaileen esanetan, ekitaldian erabakitzeko eskubidearen gaineko gogoeta eta eztabaida egingo da, eta Artur Masek Kataluniako prozesuaren egoera eta "gizarte katalanaren aldarrikapenen etorkizuna" azalduko ditu.
Kursaaleko auditorioan izango da Mas eta Ibarretxeren hitzaldia. 1.200 izen-ematetik gora astebetean. Bizkor ibili: https://t.co/8kS2sOQ5BI pic.twitter.com/efCZfTzkkt
— Gure Esku Dago (@GureEskuDago) 15 de febrero de 2017
Juan Jose Ibarretxe, bere aldetik, krisialdi ekonomikoaren eta globalizazioaren inguruan arituko da, eta "kulturak duen garrantzia, esaterako, euskal herriak, munduan duen lekua topatzeko" azpimarratuko du. Era berean, Euskadiren etorkizuna eraikitzeko "printzipio demokratikoa erabakitzeko eskubidea" dela defendatuko du.
defendatuko du.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa