Politika
Akordioa
Agentziak | Erredakzioa
1999tik aurrera Parisko Auzitegiak ikertutako kasuetan atzemandako objektuak eta dokumentuak Espainiako agintariei igorriko die Frantziak.
François Hollande eta Mariano Rajoy. Argazkia: EFE
1999. urtetik aurrera Parisko Auzitegian epaitutako kasuetan ETAri konfiskatutako objektuak eta agiriak Espainiako agintarien esku utziko du Frantziak.
Frantziako eta Espainiako Justizia eta Barne ministroek sinatu dute akordioa, bi herrialdeek Malagan egin dute goi-bileran.
Batzarra amaituta, Mariano Rajoyk eta François Hollandek agerraldia egin dute eta biek itunaren garrantzia azpimarratu dute.
Rajoyk esan du “Frantziarekin urte luzeetan izandako elkarlanaren ondorioz bildutako material ugari” jasoko duela Espainiak.
ETAren biktimen “oroimena eta duintasuna aitortzeko bidean aurrera jarraitzea ahalbidetuko du”, adierazi du.
Rajoyk jakinarazi duenez, Gasteizko Biktimen Memoriarako Zentroan gordeko dituzte Frantziak emandako agiriak.
Bestalde, Hollandek esan du itun hori Frantzia eta Espainiaren arteko “konfiantzaren adierazle” dela eta ziur agertu da terrorismoaren kontrako borroka oroitzeko lagunduko duela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa