16:06

Politika

Altsasuko erasoa

Terrorismo delitua berretsi diete Altsasuko hiru auzipeturi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Auzitegi Nazionalak beste lau auzipeturen helegiteak aztertu beharko ditu orain.

  • Auzipetuei babesa eskaintzeko manifestazioa Altsasun. Artxiboko argazkia: EFE

    Auzipetuei babesa eskaintzeko manifestazioa Altsasun. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Altsasuko erasoagatik auzipetutako hiruri terrorismo delitua berretsi die Auzitegi Nazionalak, eta orain beste lau auzipeturen helegiteak aztertu beharko ditu. Joan zen urriaren 15ean, bi guardia zibilek eta haien bikotekideen kontrako erasoan parte hartzea leporatzen diete.

Auzitegi Nazionalak Oihan Arnanz, Julen Goikoetxea eta Jon Ander Cob terrorismo delituagatik auziperatzea berretsi du; lehena azaroaz geroztik kartzelan dago eta beste biak, berriz, abendutik kalean dira.

Zigor Arloko Laugarren Aretoak ?Ángela Murillo, Carmen Paloma González y Juan Francisco Martel? igorritako autoan dioenez, gertatutakoa terrorismo delitua izan daiteke Altsasuko guardia zibilen kontra "presio eta zirikatze giroagatik". Hori dela eta, gertatutakoa ikertzeko eskumena Iruñeko epaitegiarena baino Auzitegi Nazionalarena dela ebatzi du, auzipetuen eskaria baztertuz.

Carmen Lamela auzi horretako instrukzio epaileak auzipetuta dauden bederatzi gazteak atentatu, gorroto eta lesioengatik epaitzeko eskatu zuen.

"Guztiek ezagutzen zuten aurretiaz erasoa jaso zuten tenientea eta sarjentua guardia zibilak zirela, eta horixe izan zen beraiek kolpatu eta iraintzeko arrazoi bakarra", adierazi zuen epaileak bere autoan.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena