09:46

Politika

Noos auzia

Urdangarin fidantzapean aske uzteko eskatzea aztertzen ari da fiskala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Fiskalak eskari bera egingo du Diego Torresentzat ere. Dena den, aldeen arrazoiak entzungo ditu erabakia hartu aurretik.

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fidantza ordainduta saihestu daitekeen behin-behineko kartzelaldia eskatuko du Pedro Horrach Ustelkeriaren kontrako fiskalak Iñaki Urdangarin eta Diego Torresentzat, baina aldeen arrazoiak entzungo ditu erabakia hartu aurretik.

Antena 3 telebista kateari eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, Palmako Auzitegiak gaur edota bihar erabakiko du zigortuei ezarri beharreko kautelazko neurrien inguruko bista zein egunetan egingo den.

Onda Cero irrati kateari adierazi dionez, "hasiera batean" epaiaren hainbat alderdiren kontrako helegitea aurkeztuko du, besteak beste, sarearen Valentziako atalari eta ekitaldien kostuei buruzkoak. Helegite horrek zigor handiena dutenei zigor handiagoa eskatzea dakar berekin.

Urdangarin eta Torresi ezarri beharreko kautelazko neurriei dagokienez, Horrachek adierazi du bost urtetik gorako espetxe zigorra dutenentzat behin-behineko espetxeratzea eskatu ohi duela Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak. Hala eta guztiz ere, aldeen arrazoiak eta zigortuen egoera pertsonala ezagutu nahi du eskari "justuena" egiteko.

"Ez dut baztertzen fidantza ordainduta saihestu daitekeen espetxeratzea eskatzea, beraz, fidantza ordainduta espetxea saihestuko lukete", adierazi du fiskalak. Ziurrenera, eskari bera egingo dute Urdangarin eta Torresentzat.

a Torresentzat.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena