12:22

Politika

Gurtel auzia

Correa, Crespo eta 'El Bigotes' espetxeratu egin dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Valentziako Auzitegi Nagusiak Gurtel sarearen arduradun nagusiak kartzelako agindua eman du, ihes egin dezaketelakoan.

  • Francisco Correa. Artxiboko argazkia: EFE

    Francisco Correa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiak espetxera bidali ditu Gurtel sarearen arduradun nagusiak: Franciso Correa, Pablo Crespo eta Alvaro Perez. Epaileak uste du ihes egiteko arriskua dagoela. Beste hiru auzipeturentzako kautelazko neurriak ezarri ditu.

2005 eta 2009. urteen artean Fitur azokako Generalitatearen pabiloia osatzeko kontratazioetan izandako irregulartasunengatik zigortu dituzte hirurak.

Gurtel auziaren baitan emandako lehen epaia da. Valentziako Auzitegi Nagusiak atzera bota ditu defentsaren argudio guztiak eta hainbat delitu egotzi dizkie ustelkeria sarearen hiru buruzagiei: legez kanpoko taldea osatzea, influentzia-trafikoa, dirua bidegabe erabiltzea eta funtzionarioak sobornatzea.

Justizia Jauregitik Valentziako Picassent espetxera eraman dituzte 15:15ean. Oso litekeena da datozen egunetan Madrileko kartzelaren batera eramatea hirurak, Auzitegi Nazionalean epaitze ari diren Gurtel auziaren beste atal batean auzipetuta daudelako.

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak goizean eskatu du Gürtel auziko hirugarren atalean zigortutako Francisco Correa, Pablo Crespo eta Alvaro Perez 'El Bigotes' kartzelan berehala sartzeko.

Hiru zigortuek agerraldia egin dute Valentziako Auzitegi Nagusian, ostiraleko epaiaren ondotik bete beharreko behin-behineko neurrien berri izateko.

Gürtel auziko Fitur adarreko epaileak 13 urteko kartzelaldia ezarri zion Francisco Correa Gürtel sareko buruari (hiru urte zilegi ez den elkarte bateko kide izateagatik, urtebete eraginen trafikoagatik, sei urte ondasun publikoak bidegabe erabiltzeagatik eta hiru urte eroskeria delituagatik). Gainera, 3.914.000 euroko isuna eta kargu edo enplegu publikorako 27 urteko gaitasungabetzea jarri dio.

Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiak 13 urte eta 3 hilabeteko kartzela zigorra jarri zion Pablo Crespori (bi urte eta sei hilabete zilegi ez den elkarte bateko kide izateagatik, urtebete trafiko influentziagatik, sei urte ondasun publikoak bidegabe erabiltzeagatik, urtebete eta bederatzi hilabete faltsutze delituagatik eta bi urte eroskeria delituagatik). Halaber, 3.920.400 euroko isuna eta kargu edo enplegu publikorako 27 urteko gaitasungabetzea jarri dio.

Halaber, 12 hilabete eta 3 hilabeteko zigorra jarri diote Alvaro Perez 'El Bigotesi' (hemezortzi hilabete zilegi ez den elkarte bateko kide izateagatik, urtebete influentzia trafikoagatik, sei urte ondasun publikoak bidegabe erabiltzeagatik, urtebete eta bederatzi hilabete faltsutze delitugatik eta bi urte eroskeria delituagatik).

Ostiralean epaia ezagutzera emandakoan, Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren kontra Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko zuela iragarri zuen defentsak.

zuen defentsak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena