Politika
Protestak
Agentziak | Erredakzioa
Sorturen esanetan, jarduteko modu hori 'estrukturala izan da Estatuaren aldetik, independentismoaren aurrera egitea oztopatzeko asmoz'.
Arkaitz Rodriguez, Sortuko bozeramailea. Argazkia: EiTB
Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramaileak "aitortza eta ordaina" eskatu du gaur tortura jasan duten biktimentzat, eta, berak adierazi duenez, jarduteko modu hori "estrukturala izan da Estatuaren aldetik, independentismoaren aurrera egitea oztopatzeko asmoz".
Rodriguezek Donostiako Antigua auzoan dagoen ertzain-etxearen aurrean egin den torturaren aurkako elkarretaratzean parte hartu du. Antzeko protestak izan dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean ere.
Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, alderdi soberanistaren bozeramaileak Euskal Memoria Fundazioa egiten ari den ikerketaren datuak izan ditu hizpide. Datu horien arabera, 1960tik 5.657 pertsona torturatuak izan dira, eta horrek, bere esanetan, garbi erakusten du "Estatuek independentismoaren aurka sistematikoki erabili duten praktika bat izan dela".
Rodriguezen iritziz, kopuru horiek "frogatu" egiten dute Euskadin "biolentzia bakarra egon dela dioen kontaketaren faltsutasuna".
"Biolentzia bakarra ez da ETArena izan", adierazi du Rodriguezek. Bere hitzetan, gainera, beste biolentzia hori "estrukturala izan da Estatuaren aldetik independentismoaren aurrera egitea oztopatzeko asmoz".
Horrenbestez, "bidezkoa eta iraunkorra" izango den bake baten mesedetan, tortura pairatu duten biktimen 'aintzatespena eta ordaina' eskatu du, baita praktika horiek berriro emango ez direla bermatuko duten neurriak hartzea ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa