Politika
Gurtel auzia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gurtel auziko hirugarren atalean, 2005. eta 2009. urteen artean Fitur azokako Generalitatearen pabiloia osatzeko kontratazioetan izandako irregulartasunak ikertu dituzte.
Francisco Correa Gurtel auziko epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
12 eta 13 urte arteko kartzela zigorra jarri diete Gurtel sareko buruzagi jotzen dituzten Francisco Correa, Alvaro Perez "El Bigotes" eta Pablo Crespori, Gurtel auziko hirugarren atalean. 2005. eta 2009. urteen artean Fitur azokako Generalitatearen pabiloia osatzeko kontratazioetan izandako irregulartasunak ikertu dituzte.
Zehatz-mehatz esanda, Milagrosa Martinez Valentziako Generalitateko Turismo kontseilari ohiari bederatzi urteko kartzelaldia ezarri diote, eta 13 urtekoa, berriz, Francisco Correa Gurtel sareko buruari.
Valentziako autonomia erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren arabera, hauek ere zigortu dituzte: Pablo Crespo (13 urte), Alvaro Perez "El Bigotes" (12 urte), Isabel Jordan (6 urte), Candido Herrero (4 urte) eta Monica Magarinos (3 urte).
Halaber, Generalitateko Turismo Kontseilaritzako goi kargudun ohi batzuk ere zigortu dituzte: Isaac Vidal (7 urte), Rafael Betoret (6 urte), Jorge Guarro (4 urte) eta Ana Grau (3 urte).
Bestalde, epaileak absolbitu egin ditu Angelica Such Generalitateko Turismo kontseilari ohia eta Juan Bover Valentziako Turismo Agentziako buruzagi ohia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa