15:54

Politika

Altsasuko auzia

Altsasuko auziko epaiketa 2 edo 3 hilabeteko epean egingo dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Grande-Marlaska buru izango duen epaimahaiak epaiketarako data jarri aurretik, aldeek beren zigor edo absoluzio eskaerak egin beharko dituzte.

  • Artxiboko argazkia: EiTB

    Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Altsasuko auzian auziperatutako bederatzi gazteen kontrako epaiketa bi edo hiru hilabeteko epean hasiko da Auzitegi Nazionalean, epaitegietako iturriek egindako kalkuluen arabera. 2016ko urriaren 15ean bi guardia zibili eta haien bikotekideei Altsasun eraso egitea leporatzen diete auziperatuei.

Aurreko astean, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak bukatutzat jo zuen Altsasuko erasoari buruzko sumarioa. Sumario hori Zigor-arloko Salari igorri zion, eta auzipetuta dauden bederatzi gazteak terrorismo delituagatik epaitzeko eskatu zuen. Orain Fernando Grande-Marlaska buru izango duen epaimahaiak epaituko du auzia.

Dena den, epaiketarako data jarri aurretik, aldeek —akusazioak eta defentsak— beren zigor edo absoluzio eskaerak aurkeztu beharko dituzte.

Halaber, akusatuek jarritako hainbat helegite ebatzi gabe daude, tartean, auzipetutako hiru kartzelan mantentzearen aurka jarritakoa. Altsasuko auziagatik espetxeratutako zazpi gazteetatik lau aske gelditu ziren abenduan, baina beste hiruk kartzelan jarraitzen dute.

Izapide horiek aintzat hartuta eta betiere auziperatutakoren bat espetxean baldin badago —kasu horretan auziek lehentasuna izan ohi dute— , epaiketa bi edo hiru hilabeteko epean egingo da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena