12:10

Politika

Epaiketa Katalunian

Homs: 'A9an ez genuen deliturik egin'

Agentziak | Erredakzioa

Galdeketa legez kontrakoa ez zela sinistuta prozesuari eusteko hautua egin zutela esan du 2014an Kataluniako Presidentetza kontseilari zenak.

  • Francesc Homs. EFE

    Homs, Kataluniako Auzitegi Nagusira heltzen. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2014an, Kataluniako prozesu parte hartzailea egin zuten garaian, Francesc Homs Presidentetzako kontseilari zenak argi adierazi du Generalitatearen orduko jarrera: "Argi geunden A9an ez genuela deliturik edo legez kanpoko ekintzarik egin behar". Hori horrela, prozesuari eustea erabaki zuten, antolaketa lanak boluntarioen esku utzita. Homsek lekuko gisa deklaratu du Kataluniako Auzitegi Nagusian, A9ko galdeketagatik Artur Mas presidente ohiaren, eta Irene Rigau eta Joana Ortega kontseilari izandakoen kontra abiatutako epaiketan.

Auzitegi Konstituzionalak azaroaren 4an debekatu zuen Kataluniako Gobernuak iragarritako lehen galdeketa. Egun horretan bertan ebazpen hura Generalitatearen Zuzendaritza Batzordean aztertu zutela kontatu du Homsek, eta gero, prentsaurrekoan, kontsultari eusten ziotela iragarri zuen berak. "Gardentasunez aritu ez ginela diotenei zuzendutako hitzak dira honakoak", esan du PDeCATeko diputatuak Fiskaltzari erreferentzia eginez.

Gogorarazi duenez, orduko hartan bera zen Generalitateko Justizia Kabinetearen arduradun gorena, eta bere esku zeuden zerbitzu juridikoen azken erabakiak. Konstituzionalaren ebazpena jaso ostean, berak jakinarazi zion Masen Gobernuari galdeketa eginda ez zutela deliturik egingo.

"Legez egin ahal eta behar genuena egiten ari ginela agerian uzteaz gain, Kataluniako gobernukideei esan nien Legea hausten edota bestelako deliturik egiten ari ez ginela", adierazi du.

Homsen hitzetan, berak erabaki zuen Auzitegi Konstituzionalaren aurrean erregu-errekurtsoa aurkeztea. Nabarmendu duenez, Konstituzionalak ez zien kontsultari eusteak zekartzan ondorioen berri eman.

Homs auzipetuta dago A9ko auzian, baina diputatua denez, Gorenak epaituko du.

De Gisperti "zentzuzkoa" iruditu zitzaion A9ko galdeketa mantentzeko erabakia

Nuria de Gispert Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak gaur epailearen aurrean adierazi zuenez, Auzitegi Konstituzionalaren debekuari entzungor egin eta Generalitateak azaroaren 9ko galdeketa mantentzeko hartutako erabakia "zentzuzkoa" iruditu zitzaion, Kataluniako herriari ahotsa emateko asmoz.

Unioko buruzagi ohi eta gaur egun Democrates de Catalunya alderdiko kide denaren hitzetan, ez zuen Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren ostean egindako Gobernuen eta alderdien goi bileratan. Hala ere, Artur Masekin harremanetan zegoela eta prozesua zuzenean jarraitu ahal izan zuela azpimarratu du.

Homsen eta De Gisperten deklarazioez gain, Xavier Trias Bartzelonako alkate ohiak eta Joan Rigol Kataluniako Parlamentuko presidente izandakoak ere epailearen aurrean hitz egin dute.

Beste hauek ere lekuko gisa deklaratuko dute: Carles Viver i Pi-Sunyer Autogobernuari buruzko Ikerketen Institutuko zuzendaria, Miquel Buch i Moya Premia de Mar (Bartzelona) herriko alkate eta Kataluniako Udalerri eta Eskualdeen Elkarteko presidentea eta Enoch Alberti eta Joan Vintro Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunak.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena