12:09

Politika

Eusko Jaurlaritza

ETAren amaiera eta presoen gizarteratzea, bake planaren ildo nagusiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkariak Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plan berria (2017-2020) aurkeztu du.

  • Jonan Fernandezen agerraldia Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EiTB

    Jonan Fernandezen agerraldia Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak bake eta elkarbizitza alorrean hainbat egitasmo abiatuko ditu legegintzaldi honetan: presoen gizarteratzea bultzatzeko eta arautzeko dekretu bat onartuko du, ETAren amaiera ordenatua lortzeko lan egingo du eta bitartekoak jarriko ditu "biktima guztiak" aitortuak senti daitezen.

Aipaturiko horiek dira Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan (2017-2020) garatuko duen Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planak jasotzen dituen egitasmoetako batzuk. Planak hiru jarduera ardatz izango ditu: indarkeriaren amaiera ordenatua (I - IRAGANA), bizikidetzaren normalizazioa (II - ORAINA) eta bizikidetzaren erronka berriak (III - ETORKIZUNA).

Dokumentu honek, gutxienez, 14 ekimen izango ditu, 7 helburu estrategikori heltzeko. Jonan Fernandezek azaldu duenez, "Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren hurrengo zeregina gizarte-topaketari eta bizikidetza normalizatuari eta kontziliatuari bide ematea izango da". Horretarako, haren saila gizarteko hainbat eremutako erakunderekin batera arituko da lanean, beren ekarpenak eta hausnarketak jasotzeko.

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkariak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarrean, Giza Eskubideak, Bizikidetza eta Lankidetza izena hartuko duen bere idazkaritzak datozen lau urteetan izango dituen lan ildo nagusiak azaltzeko. Halaber, giza eskubideen ikuspegia indartzeak aldaketak ekarriko ditu Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia osatuko duen idazkaritzaren egituran, eta pertsona errefuxiatuen krisi humanitarioari erantzungo dio.

Presoei dagokienez, Iñigo Urkullu buru duen Gobernuak hiru helburu finkatu ditu: presoak Euskal Herriko kartzeletara gerturatzea, horien gizarteratzea bultzatzea eta espetxe politikari buruzko eskumena transferitzea.

Bestalde, EAJren eta PSE-EEren arteko gobernu itunak jasotzen duen bezala, "indarkeriaren amaiera ordenatua" bultzatuko du behin ETAk disoluzioa iragartzen duenean. Ondoren, behin betiko armagabetzeko egutegiari ekingo dio.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena