15:43

Politika

A9-KO GALDEKETA

Urkullu: 'Premiazkoa da Katalunian elkarrizketa aro bat hastea'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Katalunian legeak babestutako eta adostutako bide bat zabaltzea defendatzen du lehendakariak.

  • Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EiTB

    Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak azaroaren 9ko galdeketagatik gaur Artur Mas Generalitateko presidente ohiaren eta Joana Ortega eta Irene Rigau kontseilari ohien aurka hasitako epaiketa hizpide izan du, eta "gaurkoa politikarentzat egun tristea" dela adierazi du. Haren esanetan, premiazkoa da Katalunian elkarrizketa aro bat hastea, katalanei legeak babestutako eta adostutako bide bat zabaltzea ahalbidetuko diena eta, bide batez, trenen arteko talka eragotziko duena.

Facebookeko haren kontuan argitaratutako artikulu batean, 2014ko azaroaren 9ko galdeketagatik Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian hasitako epaiketa aipatu du.

"Gaurkoa egun tristea da Kataluniako erakundeetako hiru ordezkari epaitzen direlako", azaldu du.

Halaber, politikaren judizializazioa "desegokia" dela agerian gelditzen ari da; izan ere, "konpontzetik urrun, arazoa gaiztotzen ari da".

"Premiazkoa da erakundeetako kideen eta ordezkari politikoen artean elkarrizketa aro bat abiatzea. "Ez da trenen arteko talka bat, alderantziz", gaineratu du.

Kontuak kontu, Urkulluren esanetan premiazkoa da akordio bat lortzeko elkarrizketak hastea, katalanek demokratikoki defendatzen dituzten ideia politikoei legeak babestutako eta adostutako bide bat zabaltzeko.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena