10:19

Politika

Epaiketa A-9ko galdeketagatik

Milaka lagunek harrera beroa egin diete Mas, Ortega eta Rigauri

agentziak

Hirurak 09:20 inguruan heldu dira Auzitegira, Generalitateko Jauregitik abiatutako martxa batean, Kataluniako presidenteak gidatuta.

1:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Milaka pertsonak, eskuan esteladak, hautetsontziak eta boto-paper zuriak zituztela, harrera beroa egin diete Artur Mas Generalitateko presidente ohiari eta Joana Ortega eta Irene Rigau kontseilari ohiei auzitegira heldu direnean, 2014ko azaroaren 9ko kontsulta antolatzeagatik egiten ari diren epaiketa hasi aurretik.

Elkarretaratzean parte hartu duten gehienak, 40.000 inguru Bartzelonako Poliziaren arabera, Katalunia osotik abiatutako 150etik gora autobusetan etorri, eta bertan dauden kazetarien ondoan egon dira.

'Love democracy' irakur zitekeen pankarta handi bat eskegi dute Arc de Triomf, eta Kataluniako Auzitegi Nagusirako pasealekuan 'Democracia' hitza osatu dute, hitz zuri erraldoiekin.

Mas, Ortega eta Rigau hainbat politikarik eta kargudunek osatutako talde batekin heldu dira Auzitegira, besteak beste, Carles Puigdemont Gobernu katalanaren presidentea eta Carme Forcadell Parlamentuko presidentea haiekin batera izan dira.

Hain zuzen, 08:20ean abiatu dira Generalitatetik, ehunka kargudun bidelagun izan dituztela: Joan Tarda, Anna Simo, Gabriel Rufian (ERC), Marta Pascal, Jordi Turull (PDeCAT), Lluis Rabell, Joan Josep Nuet (SíQueEsPot), David Fernandez, Lluc Salellas (CUP) eta Josep Maria Terricabras eta Jordi Sole (ERC) euridiputatuak.

Ibilbidea Jaume I eta Argenteria kaleetan hasi da, eta Fossar de les Moreresen parean, Kataluniako independentziaren aldeko mugimenduaren ikur, izan du unerik beroena. Puntu horretan, taldea gelditu egin da une batean, Kataluniako ereserkia abesteko, ehunka hiritarren laguntzarekin.

Auzitegi Nagusiaren egoitzan sartu aurretik, Mas, Ortega eta Rigau tarima baten gainera igo dira, elkarretaratzean parte hartu dutenak agurtu eta esker onak adierazteko, baina ez dute hitza hartu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena