15:02

Politika

Larrabetzu

Gudari baten gorpuzkiak hobitik atera dituzte Urkulu mendian

Agentziak

Arrasto horiek joan zen urteko urtarrilean aurkitu ziren arren, gaur atera dituzte lurretik. Larrabetzun exhumazioak egiten diren laugarren aldia da.

0:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aranzadi zientzia elkarteak Larrabetzun (Bizkaia) dagoen Urkulu menditik Gerra Zibilean borrokan jardun zuen gudari baten gorpuzkiak atera ditu gaur goizean.

Exhumazio lanak Paco Etxeberria epaitegiko antropologoaren zuzendaritzapean egin dira, eta bertan izan dira Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua Aintzane Ezenarro Gogora institutuaren zuzendaria.

Joan zen urteko urtarrilean aurkitu zituzten gorpuzkiak Aranzadiko teknikariek. Adituen arabera, aurkitutako gorpuzkiak ziurrenik Urkulu mendian 1937ko ekainean izandako eragiketa militarrean hil zen soldadu batenak izango dira, Larrabetzun (Bizkaia), armada frankistek Bilbo babesten zuen Burdinazko Gerrikoaren aurka egindako ofentsiban.

Gaurkoa, laugarren aldia da Larrabetzun gorpuzkiak lurpetik ateratzen direna. Aurreko hiru exhumazioak joan zen urtarrilean egin ziren eta gorpuzkiak identifikatu gabeko bi soldadurenak eta Ramón Portilla Acedo CNTko "Celta" batailoiko milizianoarenak dira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena