Politika
Masen aurkako epaiketa
Agentziak
Horrela mintzatu da Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko presidentea Artur Masen kontra astelehenean hasiko den epaiketaren harira.
Albisteak (4)
Subiranotasunaren alde dauden Kataluniako erakundeek Europako instituzioei deia egin diete larunbat honetan independentzia-prozesu katalanaren aurrean duten jarrera azal dezaten, Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta Irene Rigau eta Joana Ortega kontseilari izandakoak azaroaren 9ko galdeketa dela-eta epaituko baitituzte astelehen honetan.
Mas, Rigau eta Ortegari elkartasuna adierazteko egingo den martxan parte hartzeko 40.000 pertsona inguruk eman duten izena dagoeneko, eta xede horrekin 157 autobus bideratuko dituzte, jendartea Bartzelonara bertara dadin Kataluniako hainbat puntutatik.
Òmnium Cultural, Kataluniako Asanblada Nazionala eta Kataluniako Udalerrien Elkartea (ACM) Independentziaren aldeko Udalerrien Elkartea (AMI) erakundeek jakinarazi dituzte datu horiek gaur eman duten prentsaurrekoan. Dena dela, Jordi Cuixart Ònmium Culturaleko presidenteak gaineratu duenez, izena eman ez duten askoz pertsona gehiagok egingo dute bat astelehenean Masi elkartasuna adierazteko.
Cuixartekin batera Miquel Buch (ACM) eta Neus Lloveras (AMI) eta Enric Blanesek (ANC) ere hitz egin dute. Horrela, Blanesek Europara eskatu dio nola "otsailaren 6an demofobikoa den estatu batek beste behin ere presidente bat, ordezkari politiko batzuk epaituko dituen, beren herritarren iritzia ezagutzearen alde ahaleginak egiten dituztenak".
Baieztatu duenaren arabera, Europak Kataluniaren eta Espainiaren arteko auzi honetan zer jarrera duen azaldu behar du. Espainiar Estatuari buruz, zaharkitua dagoela eta dituen arazoak elkarrizketa bidez konpontzeko gai ez dela adierazi du, eta, horren aurrean, elkarrizketarako deia egin dio.
Bere aldetik, Neus Lloveras AMIko presidentearen aburuz, astelehenean hasiko den epaiketa "gure herrian frankismotik izan den erasorik larrienertakoa da"; izan ere, "lehendabiziko aldiz demokratikoki hautatua izan den presidente bat epaituko dute".
Aldi berean, Lloverasek deitoragarritzat jo du Generalitateak aurreikusitako erreferenduma oztopatzeko asmoz Madrilgo Gobernuak hauteslekuetarako sarbidea galarazi nahi izatea.
zi nahi izatea.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa