Politika
Kartzela politika
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hala ere, Espetxe Zaintzako epaileak behin-behinean zigorra etetea ukatu dio, bisita gehiago izateko baimenarekin nahikoa dela iritzita.
Kartzelan ama izan diren preso ohiek Majarenas aske uztea eskatu zuten.Artxiboko argazkia: EiTB
Espetxe Zaintzako Jose Luis Castro epaileak alaba gehiagotan eta denbora gehiagoz ikusi ahal izateko baimena eman dio Sara Majarenas preso donostiarrari. Haren alaba Valentziako La Fe ospitalean dago pasa den urtarrilaren 12az geroztik, hain zuzen ere, aitak labanaz zauritu zuenetik. Presoari eman dioten baimen horren helburua amak alabarekin ahalik eta "denbora gehien" igarotzea da.
Epaileak bere autoan, ama-alabak ahalik eta denbora gehien eta behar den guztietan elkarrekin egoteko bitartekoak jartzeko agindu du, beti ere bisiten inguruko barne araudia eta Poliziaren zaintza errespetatuz. Halaber, alabaren egoeraren inguruko edozein berri amari jakinarazi behar zaiola ebatzi du epaileak.
Ospitalean zegoen bitartean alaba gehiagotan ikusteko baimena eskatu zion presoak epaileari eta eskaria onartu egin zion. Espetxe irteera horiek epailearen baimenik gabe, baina beharrezko segurtasun neurriak errespetatuz egitea agindu zuen.
Baimen berezi horrez gain, alabaren osasun egoera hobetu bitartean aske uzteko eskatu zion presoak epaileari. Hala ere, Espetxe Zaintzako epaileak behin-behinean zigorra etetea ukatu dio, bisita gehiago izateko baimenarekin nahikoa dela iritzita.
Sara Majarenas euskal presoa Picassenteko espetxean ari da zigorra betetzen, eta alabarekin bizi da han. Aitak eraso egin zion asteburuan, ordea, espetxetik atera zen.
trong>
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa