Politika
Kataluniako galdeketa
Agentziak | Erredakzioa
Ildo horretatik, independentistek ematen dituzten urratsen aurrean Espainiako Gobernuak neurri proportzionalak hartuko dituela azpimarratu du.
Albisteak (2)
Espainiako Gobernuak ez duela legez kanpoko galdeketarik baimenduko ziurtatu du asteazken honetan Roberto Bermudez de Castro idazkariak. Ildo horretatik, independentistek ematen dituzten urratsen aurrean Espainiako Gobernuak neurri proportzionalak hartuko dituela azpimarratu du.
Hala, Espainiako Gobernuak Kataluniako galdeketaren aurrean izango duen jarrera zein izango den azaldu du gaur Bermudez de Castrok, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordearen eta Ines Arrimadas Ciudadanoseko bozeramailearen arteko bileraren ostean egindako agerraldian.
Espainiako Gobernuaren ardura “araudia betearaztea” izango dela esan du idazkariak. Alde guztiek indarrean dauden legeak errespetatzen dituztela ziurtatzeko Espainiako Gobernuak arreta berezia jarriko duela esan idazkariak. Dena dela, ez ditu zehaztu Kataluniako galdeketa eragozteko neurriak, eta independentistek ematen dituzten urratsen zain egongo dela esan du.
Hala, Espainiako Gobernuaren erantzuna neurrizkoa izango dela nabarmendu du Bermudez de Castrok, baina ideia argi batekin: “Kataluniako galdeketa ez da egingo”.
Era berean, legez kanpoko neurriak hartu diren bakoitzean Espainiako Gobernuak neurriak hartu dituela esan du idazkariak. Halaber, aldez aurretik ez dituztela neurririk hartuko azpimarratu du, baina legez kanpoko urratsen bat emango balute Espainiako Gobernuak neurrizko erantzuna emango duela ziurtatu du.
Kataluniako aldarrikapenen aurrean irtenbidea bilatzen ahalegindu gara beti, baina argi erakutsi dutenez, beraiei bost axola zaie Katalunia”, esan du.
Kataluniako Gobernuari Hezkuntza arloko eskumena kentzeko aukeraren inguruan galdetuta, Bermudez de Castrok erantzun du Madrilek dena prest duela galdeketa eragozteko, baina ezin direla aurreratu hauteslekuak irekitzea galarazteko hartuko dituen neurriak.
Puigdemontek “demokrazia zigilatzen” galaraziko duela dio
Espainiako Gobernuak galdeketa galarazteko neurriak hartuko dituela esan ostean, demokraziaren kontrako erabakiak ez dituela onartuko erantzun dio Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidenteak Rajoyren Gobernuari.
“Demokrazia ezin da zigilatu, eta ez dugu hori onartuko”, esan du Puigdemontek Twitterren duen kontuaren bidez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa