Politika
Otsailaren 6rako
15.000 lagun baino gehiagok izena eman dute Masen aldeko martxarako
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kataluniako Batzorde Nazionalak (ANC) "oso positibotzat" jo ditu zifra horiek. Momentuz, 50 bat autobus prestatu dituzte martxaren parte-hartzaileak eramateko.
-
Artur Mas Generalitateko presidente ohia. Argazkia: EFE
Kataluniako Batzorde Nazionalak (ANC) iragarri duenez, 15.000 pertsona baino gehiagok eman dute izena Artur Mas presidente ohiari babesa erakusteko datorren otsailaren 6an izango den manifestaziorako. A9 galdeketagatik epailearen aurrera deklaratzera deitu dute Mas egun horretarako.
Momentuz, 50 bat autobus prestatu dituzte martxaren parte-hartzaileak eramateko.
ANCk ohar baten bidez azaldu duenez, igande goiz honetarako 15.000 lagun baino gehiagok emanda zuten izena. Hori dela eta, "oso positibotzat" jo dituzte zifrak.
Gainera, ANCren idazkaritza nazionalak ezohiko bilera izan du igande honetan, eta referendumaren aldeko kanpaina "bateratua" udaberrian hasi beharko luketela adostu dute.
Bestalde, Santi Vidal ERCko senatariaren dimisioari buruz mintzatu da Jordi Sanchez ANCko presidentea Rac1 irrati-kateari eskainitako elkarrizketan.
Sanchezek adierazi duenez, "bagenekien Vidal zenbait ekitaldietara joaten zela, baina ez ekitaldi horien edukia zehazki. Berak akatsa onetsi du, eta horren erantzukizuna bere gain hartu duela azpimarratu behar da".