Politika
katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Iritzi horretakoa da gaur CUPek Generalitateko aurrekontuak babestu, baina erreferenduma egiteko baldintza jarri ostean.
Espainiako Gobernua, Mariano Rajoy presidentea buru delarik, sinetsita dago Katalunian ez dela inolako galdeketarik egingo, eta, bere ustez, Kataluniako aurrekontuekin gertatzen ari dena, CUPen eskuetan jartzearen ondorioak besterik ez dira.
Hori da Gobernuko iturriek Lisboatik (Mariano Rajoy bertan izan da, Europa hegoaldeko herrialdeen bileran jarduteko) egin duten interpretazioa, gaur CUPek Generalitateko aurrekontuak babestea erabaki ostean. Alabaina, CUPen arabera, babes horrek "iraungitze data" duen baldintza bat dakar berekin; izan ere, babes hori kenduko dute, baldin eta irailean erreferendumik ez bada egiten.
Iturri horien esanetan, galdeketa hori ez da egingo, eta, azpimarratu dutenez, "norbere burua estremisten esku uzten denean, egoera bat gaindi daiteke, baina epe ertainera edo luzera ez da jendearentzat positiboa den ezer eraikitzen".
Mariano Rajoy eta Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak elkarren artean egin behera duten bilerari dagokionez, ziurtatu dute oraindik ez dagoela itxita, baina urtarrilean ez dela izango.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa