20:42

Politika

Hitzaldia Bruselan

Europa 'konponbidearen parte' izatea eskatu du Puigdemontek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

"Beste leku batera ez begiratzeko" eta erreferendumarekin konpromisoa agertzeko deia egin dio Kataluniako presidenteak Europar Batasunari.

1:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidenteak "beste leku batera ez begiratzea" eta independentzia erreferendumari oniritzia ematea eskatu dio Europar Batasunari, Europako Parlamentuan eskainitako hitzaldi batean.

"Europar arazoa da, eta Europak ezingo du beste leku batera begiratu. Europak konponbidearen parte izan behar du, koherentziagatik eta haren printzipio demokratikoengatik", adierazi du, Oriol Junqueras presidenteordearekin eta Raul Romeva Atzerri kontseilariarekin batera eskainitako hitzaldian.

Ekitaldia Ganberako areto handienetako batean egin dute, Jordi Sole (ERC), Josep-Maria Terricabras (ERC) eta Ramon Tremosa (PDeCAT) eurodiputatuek antolatuta.

Puigdemont, Junqueras eta Romeva katalunieraz, ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz mintzatu dira.

Hitzaldian, Puigdemontek gogorarazi du azken urteetan estatu berriak jaio direla, eta horietako batzuk Europar Batasunaren parte direla egun.

Gainera, erreferenduma Estatuarekin hitzartzea defendatu du, baina ohartarazi du hura deituko duela Espainiako Gobernuak baimena eman edo ez. "Hitzartuta badago, hobe, hala nahiago dugu; baina ez bada posible, deitu egingo dugu hala ere", gaineratu du.

Bestalde, balizko independentziaren ostean Katalunia Europar Batasunaren parte izatea aldarrikatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena