13:48

Politika

Herri Batzarra Durangon

Podemosen erabakiak Madrildik aldentzea espero du Nagua Albak

Agentziak | erredakzioa

Ahal Dugu alderdiko idazkari nagusiaren ustez, Madrilen gero eta erabaki gutxiago eta gainerako lurraldeetan gero eta gehiago hartu beharko lirateke.

  • Nagua Alba, Durangon. Argazkia: EFE

    Nagua Alba, Durangon. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nagua Alba Ahal Dugu alderdiko idazkari nagusiak gaur adierazi duenez, Vistalegre IIko bileratik "Madrilen gero eta erabaki gutxiago eta gainerako lurraldeetan gero eta gehiago hartzea" espero du.

Durangon egiten ari diren Herri Batzarrera sartu aurretik Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Albak adierazi du Ahal Duguk ez duela "bere burua Pablozale edota Errejonzale gisa definitu behar". Horrez gain, konfiantza azaldu du aipatu bi alderdiburuek bere gain hartuko dituztela Vistalegre IIko bilerara Euskadik eramango dituzten proposamenak.

Nabarmendu duenez, igande honetako topaketak Podemosen estatu mailako antolakuntzari buruz Euskadirentzat "oinarrizkoak" diren proposamenak eztabaidatzeko balio du.

Bere esanetan, estatu mailako aurreko biltzarrak Madrildik kanpoko "nahikoa ahots" entzun ez izanaren "gabezia" izan zuen, eta, orain, ordea, "deszentralizatuagoa eta anitzagoa" den erakundea eraikitzeko aukera dago.

Horrenbestez, Ahal Duguko kideak alderdiaren antolakuntzari, politikari eta etikari buruzko berrehundik gora proposamen eztabaidatzen ari dira igande honetan. Adostasun gehien pilatzen dituzten proposamenak datorren astean bozkatuko dituzte internet bitartez, eta onartzen direnak Vistalegre IIko biltzarrera eramango dituzte.

Errejon eta Iglesias

Bestalde, Pablo Iglesiasen eta Iñigo Errejonen proiektuei buruz galdetu diotenean nabarmendu duenez, "Ahal Duguk ez du bere burua Pablozale edota Errejonzale gisa definitu behar". "Guk espero duguna da guk onartzen ditugun proposamenak batak zein besteak bere gain har ditzatela", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena