Politika
Katalunia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Fiskaltzak prebarikazioa egitea eta Auzitegi Konstituzionalaren agindua ez betetzea leporatzen dio, azaroaren 9ko galdeketagatik.
Francesc Homs Generalitateko Presidentzia kontseilari ohiari bederatzi urteko inhabilitazioa ezartzea eskatu du Espainiako Fiskaltzak, 2014ko azaroaren 9an Katalunian egindako galdeketaren harira Auzitegi Konstituzionalaren agindua ez betetzeagatik. Fiskalak Homs epaitzea eskatzeko idatzia bidali dio Auzitegi Gorenari.
Epaiketa egin edo auzia artxibatzea erabakitzeko bere iritzia bidaltzeko eskatu zion Auzitegi Goreneko epaileak Fiskaltzari pasa den abenduan.
Prebarikazioa egiteagatik eta Auzitegi Konstituzionalaren agindua ez betetzeagatik Homs epaitzea eskatu du Fiskaltzak. Aipaturiko delitu horiek frogatuko balira, inhabilitazioa ezarriko liokete Homsi.
Bi delitu horiek batera aintzat hartuta, edozein kargu publikotarako bederatzi urteko inhabilitazioa eskatu du.
Delitu bakoitza bere aldetik kontuan hartzekotan, prebarikazioagatik zazpi urte eta sei hilabeteko inhabilitazioa zigorra eta desobedientzagatik urtebete eta hilabete batekoa jartzea eskatu du Fiskaltzak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa