17:35

Politika

Aldarrikapena

Elkarretaratzea egin dute Madrilen Altsasuko atxilotuen alde

eitb.eus

Madrileko hainbat gizarte-elkartek bi guardia zibilei eta haien bikotekideei egindako erasoaren bertsio ofizialarekin ados ez daudela aldarrikatu dute.  

  • Elkarretaratzea Madrilen Altsasuko atxilotuen alde. Argazkia: EiTB

    Elkarretaratzea Madrilen Altsasuko atxilotuen alde. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Madrileko 10 gizarte-elkartek sortutako plataformak elkarretaratzea egin du gaur Altsasuko atxilotuen alde. Bi guardia zibilei eta jaien bikotekideei egindako erasoaren bertsio ofizialarekin ados ez daudela aldarrikatu dute.

10 elkarteak plataforma batean bildu eta gaur Madrileko Tirso de Molina plazan elkartu dira. Atxilotuetako hiruk kartzelan jarraitzen dute, eta haien familiartekoek ere parte hartu dute kontzentrazioan.

Auzitegi Nazionalaren Zigor-arloko Laugarren Salak atzera bota zituen kartzelan dauden hiru altsasuarren helegiteak eta, beraz, gazteek preso jarraitzen dute; beste laurak, ordea, aske utzi zituzten abenduan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena