Politika
2017ko Aurrekontuak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gainera, buruzagi jeltzaleak ziurtatu du EAJk eta PPk ez dituztela Espainiako Aurrekontuei buruzko negoziazioak hasi oraindik.
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentearen esanetan, "zentzugabekeria" da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Aurrekontuak Madrilen negoziatu eta onartuko direla aditzera ematea. Gaineratu duenez, EAJk eta PPk ez dituzte Espainiako Aurrekontuei buruzko negoziazioak hasi oraindik, eta Rajoyren Gobernuak EAEn onartutako legeen kontra jarritako azken helegiteek ez dute "bidea errazten".
El Correo egunkariak gaurko alean zabaldutako informazioaren arabera, Iñigo Urkullu lehendakariak barneratu du EAJren eta PPren arteko negoziazioetan Espainiako eta EAEko Aurrekontuak uztartuko direla. Ez hori bakarrik, EAEko Aurrekontuen inguruko akordioa "hemendik kanpo" sina daitekeela adierazi du aipaturiko egunkariak.
Informazio horri erantzunez, Ortuzarrek hainbat txio argitaratu ditu haren Twitter kontuan. Buruzagi jeltzalearen hitzetan, "faltsua ez ezik, zentzugabekeria da 2017ko EAEko Aurrekontuak Madrilen negoziatu eta onartuko direla aditzera ematea".
"EAJren baitan eta Eusko Jaurlaritza osatzen duten jeltzaleek ezin dute pentsatu eta, are gutxiago, esan agian akordioa hemendik kanpo sinatuko denik, azpimarratu du.
Bestalde, Ortuzarrek ziurtatu du EAJk eta PPk ez dituztela Espainiako Aurrekontuei buruzko negoziazioak hasi oraindik. Ildo horretan, Rajoyren Gobernuak EAEn onartutako legeen kontra jarritako azken helegiteek ez dute "bidea errazten".
PPk EAEko Aurrekontuen eta Espainiako Aurrekontuen negoziazioak lotzeko asmorik duen ez dakiela azpimarratu ostean, Ortuzarrek esan du hala bada bi oker daudela 'popularrak'.
a 'popularrak'.a 'popularrak'.a 'popularrak'.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa