13:27

Politika

Katalunia

Auzitegi Gorenak Homsen aurkako epaiketa abiatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Instrukzioko epailearen hitzetan, diputatu katalanak 2014ko azaroaren 9an Katalunian egindako herri galdeketa “bultzatu” zuen, Auztegi Konstituzionalak debekatu egin zuen jakitun zela.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Francesc Homs Kataluniako Gobernuko Presidentetza kontseilari ohi eta diputatuaren aurka Kataluniako galdeketa dela eta Auzitegi Gorena bideratzen ari den auziko instrukzioko epaileak hura epaitzeko azken pausoa eman du. Politikaria Auzitegi Konstituzionalaren ez entzunarena egiten ari zen jakitun zela idatzi du epaileak bere autoan.

Homsek 2014ko azaroaren 9ko kontsulta “bultzatu” zuela esan du epaileak, “Auzitegi Konstituzionalak debekatu egin zuela eta, hortaz, bideraezina zela bazekielarik”.

Hartara, ez zion Auzitegi Konstituzionalari men egin, “modu ireki, temati eta egoskorrean” eta erabat kontziente zela Kataluniako Gobernuaren borondatea botere konstituziogilearen gainetik jartzen ari zela, “epailearen zilegitasunaren aurrean mespretxua agertuta”.

Andres Palomok ikerketa fasea itxi du, eta hamar eguneko epea ezarri dio Fiskaltzari ahozko epaiketa abiatzea edo auzia artxibatzea eska dezan.

Bost eguneko epea dago orain, Auzitegi Goreneko Zigor arloko Salan helegitea jartzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena