12:23

Politika

Eusko Legebiltzarra

EH Bidu EAEko aurrekontuak negoziatzeko prest agertu da

Agentziak | Erredakzioa

Elkarrekin Podemosek ere aurrekontuak aztertuko ditu, "sozialagoak eta ondo zabaldutakoak" izateko asmoz.

  • Jose Antonio Pastor eta Iker Casanova

    Jose Antonio Pastor eta Iker Casanova. Artxiboko irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak esan du koalizioa Euskal Autonomia Erkidegoko 2017rako aurrenkontuak negoziatzeko prest agertu dela. Halere, edozein babes “politika ekonomikoari eta kontuen helburuei buruzko akordio global baten testuinguruan” egin behar dela zehaztu du.

Sozalistek aurrekontuen proiektuan izango duten influentzia, oraingo honetan, aurreko jardueran baino “txikiagoa” izango den arren, EAJren “lehen aukera” PP izango dela esan du guztiz konbentzituta. Madrilen babesaren “Kromoen aldaketa” bat izateko beldurra azaldu du, Euskadin botoak lortzearen truke.

Europa Pressi egindako adierazpenetan, koalizioa “hitz egiteko eta negoziatzeko” prest dagoela esan du Casanovak, azken bi jardueratan egin bezala. Horietan EAJk “PSE-EEren konpainia aukeratu zuen, aldaketarik eskatzen ez zielako” kontuen hasierako proposamenari zegokionez.

Halere, EH Bilduk babesa emateko garaian “baldintzak” ezarriko dituela ohartarazi du, “aurrekontuen gaiei buruzko eztabaida sakona” izatea beharrezkotzat jotzen duelako. “Gu ez gara udalerrietako biribilguneak egiten oinarritzen den azpi-negoziazio baten eztabaidan sartuko, EAJk PSE-EErekin azken urteetan egin duen moduan”, azpimarratu du.

Halaber, EH Bilduko legebiltzarkidearen ustez, EAJren Gobernuaren “lehen aukera” aurekontuak adosteko garaian PPrena izango da. “Izan ere, bi negoziazio paralelo daude, eta nahiko erlazionatuta, Madrilgoa, eta hemengo aurrekontuetakoa”, gaineratu du.

Podemosek aurrekontuak aztertuko ditu

Bestalde, Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide bozeramaileak azaldu duenez, koalizioa 2017rako EAEko aurrekontuak negoziatzeko prest dago, eta “sozialagoak eta ondo zabalduak” izateko asmoa du.

Martinezen hitzetan, kontuak babesteko konbentzitzeko alderdi bakoitzak defendatzen duen “errealitatera hurbiltzen diren” aurrekontu batzuk negoziatzeko Eusko Jaurlaritzak zenbateko nahia duen ikusi beharko du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena