21:20

Politika

Barne-hausnarketa

EPPK-k 'bide legal ezberdinak' jorratzeko aukera aztertuko du

Agentziak | Erredakzioa

EPPKren zuzendaritzak presoei igorritako dokumentuan, "erresistentzia garaia" amaitutzat ematen du, "espetxeak husteko apustua" egiten du eta mugak bi direla berresten du: "damutzea eta salatzea".

  • Preso ohiek Usurbilen egin zuten agerraldiaren artxiboko argazkia. EFE

    Preso ohiek Usurbilen egin zuten agerraldiaren artxiboko argazkia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) zuzendaritzak “bide legak ezberdinak” jorratzeko aukera aztertzea proposatu du, "kartzelak husteko asmoz" eta bi muga jarrita: "damutzea eta salatzea".

Berria eta Naiz agerkari digitalek zabaldu dute EPPK-k barne-gogoeta egiteko euskal presoei igorritako dokumentuaren aurrerapena. Dokumentu osoa astearte honetan argitaratuko dute Gara eta Berria egunkariek.

Naiz-en arabera, agiri horretan "erresistentzia garaia" bukatutzat ematen du EPPK-k eta "espetxeak husten ahalegintzeko" apustua egiten du, hiru oinarriren gainean: "batasuna, elkartasuna eta herriarenganako lotura". Mugak ere ezartzen ditu: "damutzea eta salatzea".

Hori dela eta, "esparru juridikoan dauden lege aukera ezberdinak" erabiltzea proposatzen du. "Aukera horiek preso bakoitzaren egoeraren arabera ezberdinak direnez, preso bakoitzari dagokio erabakia hartzea, betiere proposamen honek kolektiboaren oniritzia jasotzen badu", dio EPPK-ren zuzendaritzak dokumentuan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena